Iepa!

Zentzua izango duen edo ez, nik uste dut baduela, Kantak jarri daitezke,
izandako arrakasta, landutako estiloa... eta antzerakoak.

Gainera, onerako zein txarrerako, Fair Use-aren pean irudiak igotzea aho
batez galaraztea erabaki zen zuk aipatu duzun bozketan, beraz araua ere
bada. Zentzurik izan edo ez, dagoena da, eta egitekotan, azalik gabe egin
beharrekoa.

Beno, egon daiteke kasu bereziren bat zeinetan azala, musikarekin batera
askea den (MusikHerriak ez al zuen lizentzia askeren bat?).

Ondo izan!

On Thu, Feb 21, 2008 at 9:44 PM, Imamon <[EMAIL PROTECTED]> wrote:

> Kaixo Zerrendakideok!
>
> Atzo Euskal Musika Wikiproiektuan izena eman nuen. Nire asmoa, hasiera
> batean, Arrasateko taldeen informazioa osatzea da. Dagoeneko badaude
> badago Arrasateko hainbat taldere informazioa eta Arrasateko taldeak
> kategoria bat sortuko dut denak biltzeko.
>
> Bestalde lizentzia kontuekin nator. Badakit bozketa bat egon zela
> Euskarazko Wikipedian Fair Use erabiltzeko edo ez erabakitzeko. Baina
> zentzurik badu talde  baten diskoaren sarrera bat egotea  eta  diskoko
> azala ez egotea?
>
> Agur,
> imamon
>
> _______________________________________________
> Wikieu-l mailing list
> Wikieu-l@lists.wikimedia.org
> https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l
>



-- 
--------------------------------------
Mikel Iturbe Urretxa
_______________________________________________
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l@lists.wikimedia.org
https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l

Reply via email to