Oier Araolaza-(e)k idatzi zuen:
> Lizentziak kontu hau benetan mundu bat da, eta zerbait ulertzen duzula
> pentsatu orduko konturatzen zara ez dakizula ezer...
> Guk flickrera igotzen ditugun argazki guztiak edonork, edonon eta edonola
> erabili ahal izateko igotzen ditugu. Bakarrik eskatu nahi genuen esatea
> nori
> hartu dioten argazkia, eta aitorpen hori ere egia esan ez zaigu gehiegi
> inporta, inork guk egindako argazkiak berak eginak bezala aurkeztea
> gehiegitxo iruditzen zitzaigulako bakarrik. Jarri genuen lizentzia bat:
> Attribution-Noncommercial-Share Alike 2.0 Generic
>
> http://www.flickr.com/photos/dantzan/
> http://www.flickr.com/photos/kezka/
>
> Baina orain zuenak irakurrita zalantza sartu zait asmatu ote genuen.
> Adidibez horiek ere wikipedian ezingo lirateke erabili? Zer jarri behar
> diogu orduan?

Batez ere Luistxok eta Mikel Iturbek emandako azalpenak eta estekak
irakurtzea gomendatzen dizut nik, wikipediak erabaki hauek hartzeko izan
dituen arrazoiak ulertzea garrantzitsua bait da.

Zuen argazkietarako lizentzia aukeratzeko ere gauza hauek ulertzea
garrantzitsua da. Mikelek CC lizentzien NC klausularen arazoak azaldu
ondoren, eta zuek argazkiak nola erabiliak izatea nahi zenuten ikusita, CC
BY lizentzia zuen helburuetara gehien gerturatzen dena dela ondorioztatuko
duzuelakoan nago. Zerrenda honetan dauden batzuk CC BY-SA gomendatuko
dizuete, baina SAk zuk aipatu ez dituzun limitazio batzuk dakartza eta
horregatik nik CC BY gomendatzen dizuet.

Egia esan, Jabetza Publikoa zuen nahietara gehien moldatzen dena da.
Jabetza publikoa da ez zehazki lizentzia bat (CC PD existitzen da baina
AEBetarako bakarrik balio du), baina inorenak eta guztionak batera diren
edukietarako balio du. Munduko legedia gehienetan arautzen den zerbait da.
Kantu tradizionalak, liburu zaharrak, etab. jabetza publikoa dira. Edozer
egin dezakezu beraiekin, kopiatu, aldatu, saldu, ... edozer, gauza bat
ezezik: egilea zu zarela esan. Hori eginez gero, copyrighta jarri ahal
izango zenioke jabetza publikoan dagoen zerbaiti eta beraz bere erabilera
murriztu. Beraz, zuen argazkiak jabetza publikoan jartzea izango litzateke
aukerarik onena, beste arazo bat egongo ez balitz. Espainiar estatuaren
legediaren arabera (Frantziar legedian eta Europako beste estatuetan ere
seguraski), pertsona batek ezin du gauza bat nahita jabetza publikoan
jarri (AEBetan berriz bai eta horregatik han CC PD erabiltzen dute).
Egilea hil eta 70 urtera gertatzen da hori. Horregatik abokatu batzuek,
legedia aldatzea eskatzen ari dira, hori egin ahal izan daiten.
Gernikako hitzaldia: http://tinyurl.com/2hw47t
Hitzaldiaren audio (ordu 1): http://tinyurl.com/ysxsgz

Laburbilduz, nik egiten dudan bezala argazkiak jabetza publikoan jarri edo
arriskatu nahi ez baduzu edo/eta flickerrek aukera hori ematen ez
dizulako, CC BY lizentzia erabili. Hori da nik pertsonalki ematen dizudan
gomendioa, baina erabaki bat hartu orduko, mesedez, ziurtatu zaitez aukera
bakoitzak dituen berezitasunak ulertzen dituzula. Kultura librea lagundu
nahi baduzu, ezinbestekoa da egiten hari zarena ulertzea. Horrela ez duzu
okerreko lizentzia aukeratuko, zure ingurukoei aholku zuzenak eman ahal
izango duzu, etab. Esan dudan zerbait ondo ulertzen ez bada, galdetu lasai
zerrenda honetan edo niri zuzenean eta gustora azalduko dizut nik
dakidana.

Txopi.



_______________________________________________
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l@lists.wikimedia.org
https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l

Reply via email to