Arratsaldeon guztioi

Eskaera txiki batekin natorkizue, ea laguntza eskaintzeko moduan zaudeten.
Gaur goizean euskal Wikipedian informazio bila ari nintzela, albiste triste
honekin egin dut topo:
http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Lankide_eztabaida:85.86.133.132&diff=1258310&oldid=1246631

Egia esatea nahi baduzue, ez nuen horrelakorik espero gure ikastolan eta
nahiko izorratuta utzi dit kontu honek. Dena den, moskeoarekin ez dela ezer
konpontzen ikusi dut eta egoerari buelta emateko aukera ona daukadala
iruditu zait. Eskola orduetan horrelako pifia asko egiten direla iruditzen
(duela gutxi gure herriko eskola publikoko ikasle batzuek egindakoen berri
izan genuen, adibidez) eta barrabaskeria bera baino grabeagoa dela iruditzen
zait, hauen aurrean irakasleok jarrera pasota izatea. Beraz, uste dut aukera
polita daukagula, alde batetik, ikasleen aurrean hezigarria izan daitekeen
neurri bat hartzeko eta bestetik, irakasleen artean horrelakoen aurrean ezin
dugula ez-ikusiarena egin, gure ikasleek mundu birtualetan azaltzen duten
jokabideetan heztea ere gure ardura dela.

Kontua da ez dakidala oso ondo nora joan datu bila. Pantailaren aurrean
agertu zaidan mezuan Zariquiegui erabiltzailearen aipamena ikusi dut, baita
berak egindako zuzenketaren ordua ere (urriaren 9an eta 21an, atzo bertan).
Baina ordu horietan zein klase genuen begiratzen aritu gara eta ez dugu
ebidentziarik ordu horietan inon ordenagailuekin lanean ari zirenik.
Seguruenik egindako aldaketak aurretik egin dira. Ikusi dut, baita ere, gure
IPa Unai Fdez. de Betoñok blokeatu duela zertxobait beranduago. Galdera da;
norengana edo nora joan behar dut jakiteko zein ordu zehatzetan egin ziren
aldaketak eta zein eduki dira aldatu zirenak jakiteko?

Mila esker, aldez aurretik

Jokin
_______________________________________________
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l@lists.wikimedia.org
https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l

Reply via email to