Aupa Txopi eta Unai

Eskerrik asko azalpenengatik bioi.

Unai, lasai egon, ondo iruditzen zait hartutako erabakia. Amorrazioa ematen
didana da nire ikasleak izatea lan hori eman dizutenak. Azkenean, jakin dugu
nortzuk aritu diren tontakeria horietan. Identifikatu dugu taldea eta
ikasleak; horietako batzuei konkretuki nik klase ematen diet eta ez da
denbora asko izango internet-en ibiltzerakoan uzten diren arrastoekin kontuz
ibiltzeko esan niela. Eta hala eta guztiz ere, txotxolakeria horietan
dabiltza oraindik.

Tutorearekin bldu eta zein estrategia jarraitu behar dugun erabakiko dugu.
Baina eskarmentu "hezitzaile" bat merezi dute.

Barkatu nire ikasleek sorrarazi dizkizuen arazoengatik

Jokin


Unai Fernandez de Betoño Saenz de
Lacuesta<unai.fernandezdebet...@ehu.es>igorleak hau idatzi zuen
(2009eko urrren 22a 17:36):

> Kaixo.
>
> Nik blokeatu nuen IP hori, 3 egunez.
>
> Hemen daude xehetasunak:
> http://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Undelete/Peio_errota
>
> 14:46an izan zen bandalismoa. IP horrek "Peio errota" izeneko artikulu
> bat egin zuen, eduki gisa "potoloa eta itsusie da" jarriz. Ondoren,
> Wutsje lankideak ezabatzeko aginduagatik ordezkatu zuen; IP berdinak
> ezabatzeko oharra kendu zuen geroago.
>
> Galdera gehiago edukitzekotan (edo blokeoaren gaineko iruzkinak edo
> kritikak), bota lasai.
>
> Izan ondo,
>
> Unai Fdz. de Betoño
>
>
>
>
> Jokin LACALLE USABIAGA <jlaca...@jakintza.net>(e)k idatzi du:
>
> > Arratsaldeon guztioi
> >
> > Eskaera txiki batekin natorkizue, ea laguntza eskaintzeko moduan
> zaudeten.
> > Gaur goizean euskal Wikipedian informazio bila ari nintzela, albiste
> triste
> > honekin egin dut topo:
> >
> http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Lankide_eztabaida:85.86.133.132&diff=1258310&oldid=1246631
> >
> > Egia esatea nahi baduzue, ez nuen horrelakorik espero gure ikastolan eta
> > nahiko izorratuta utzi dit kontu honek. Dena den, moskeoarekin ez dela
> ezer
> > konpontzen ikusi dut eta egoerari buelta emateko aukera ona daukadala
> > iruditu zait. Eskola orduetan horrelako pifia asko egiten direla
> iruditzen
> > (duela gutxi gure herriko eskola publikoko ikasle batzuek egindakoen
> berri
> > izan genuen, adibidez) eta barrabaskeria bera baino grabeagoa dela
> iruditzen
> > zait, hauen aurrean irakasleok jarrera pasota izatea. Beraz, uste dut
> aukera
> > polita daukagula, alde batetik, ikasleen aurrean hezigarria izan
> daitekeen
> > neurri bat hartzeko eta bestetik, irakasleen artean horrelakoen aurrean
> ezin
> > dugula ez-ikusiarena egin, gure ikasleek mundu birtualetan azaltzen duten
> > jokabideetan heztea ere gure ardura dela.
> >
> > Kontua da ez dakidala oso ondo nora joan datu bila. Pantailaren aurrean
> > agertu zaidan mezuan Zariquiegui erabiltzailearen aipamena ikusi dut,
> baita
> > berak egindako zuzenketaren ordua ere (urriaren 9an eta 21an, atzo
> bertan).
> > Baina ordu horietan zein klase genuen begiratzen aritu gara eta ez dugu
> > ebidentziarik ordu horietan inon ordenagailuekin lanean ari zirenik.
> > Seguruenik egindako aldaketak aurretik egin dira. Ikusi dut, baita ere,
> gure
> > IPa Unai Fdez. de Betoñok blokeatu duela zertxobait beranduago. Galdera
> da;
> > norengana edo nora joan behar dut jakiteko zein ordu zehatzetan egin
> ziren
> > aldaketak eta zein eduki dira aldatu zirenak jakiteko?
> >
> > Mila esker, aldez aurretik
> >
> > Jokin
> >
>
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Wikieu-l mailing list
> Wikieu-l@lists.wikimedia.org
> https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l
>
_______________________________________________
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l@lists.wikimedia.org
https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l

Reply via email to