Trebik:

>Nolabait, Arrateko zelaiak, Urko mendia edo aiuntamentua lez, eibartar
>guztion patrimonio moduan sentitzen dira. Edo ez?

-- Nik ez daukat horretaz bape dudarik. Nik Arrateko eliza barruan edo San
Andresko Parrokian sentitzen ditudanak ez dira zehatz-mehatz sentimendu
erlijiosoak. Hor barruan nere bizitzaren gogoraziņo asko eta asko dagoz
(Arrateko barkua, Arrate egunak, alboko frontoian pelota-partiduak, San
Andresko koruan kantatu izan dot, nere seme-alaben bataioak, gurasoek
hilletak).
   Halan da be, itxura danez neri aldrebes gertatzen jata. Itxura danez
jendiak nahi dau elizkizunak zibildu eta nik, ostera, gertakari zibilak
"erlijiotzen" ditut, nahiz eta, praktikan behintzat (kulturaz bai, nunbait)
kristaua izan ez.
   Amatiņo



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to