Mikel Elorza(e)k dio:

Eta Elizak, hau maiuskulaz idatzita, pentsatu beharko luke zibilei bere
ateak gehiago zabaltzea bere bezeroen adin batez bestekoa jaitsi nahi badu
behintzat. Diot nik. Baina tira, telebistan gaztelaniaz orain modan jarri
dutenez: "que a mi ni me va ni me viene...".


Anekdota bezala, Ingalaterran ikusitakoa duela 15 bat urte:


"Salvation Army" edo horrelako erlijio batetako eliza zen. Kanpokaldean aste guztiko programa jarrita zegoen, toki askotan meza orduak jartzen diren moduan. Gutxi gora behera:

- Astelehenetan eta asteazkenetan: Badminton
- Asteartetan: Ping-pong
- Ostegunetan: kristau ikasbidea
- Ostiraletan: Misioetako lagun taldea
eta abar...

Meza orduak honako eta halakoak...


Ez dakit astelehen edo asteazkena zen, baina elizako bankoak kendu eta Badminton-eko sareak jarrita han ari ziren jo ta fuego raketa eta lumak hartuta.


Noski, hau "caso extremo" izango da, baina horrelakoak normalak izaten dira toki askotan. :-)

Gari
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to