Frantziako Estatu laiko jakobinoaren bentajak izango dira, baina ni izanda
nago elizan egindako ezkontza zibil batean. Bretainian (Euskal Herriarekin
batera, Frantziako Estatuko tokirik katolikoenean, seguruenik). Aurrena
udaletxean egin zen egintza, ezkontza alegia, eta gero denak "mezatara".
Apaizak berak azaldu zuen elizkizuna ez zela, sakramentua ere ezin zuela
eman besteak beste ezkontideetako bat bataiatu gabea zelako, baina
azpimarratuz hori beretzat ez zela traba elkartze hura "bedeinkatzeko".
Kontuba: luze eduki gintuztela elizan: apaizak, lagunek, senideek... denek
hitz egin eta kantatu zuten. Oso "frantsesa", egia esateko (nik
"frantseskeriaz" daukadan iritziaren prismatik).
Haien debozioa halakoa zen, gu geu anaiok udaletxekoaren ostean elizara ez
sartzeko asmoa azaldu genuenean ia bortxaz sarrarazi gintuztela elizan.
Azkenean batek gaztigatu zigun, sar gintezen argudio bezala, lasai egoteko,
gure printzipioak ez genituela gehiegi urratuko elizkizunik ez zelako
izango...
Gisasolak dioenari helduta, elizen erabilpen zibilak ez, baina pentsatu
beharko litzateke aretoak prestatu behar direla egintza zibiletarako. Ez
naiz ni udalari lokal eske hasiko, baina bada gaur egun herri gehienetan ez
dagoen gauza bat.
Eta Elizak, hau maiuskulaz idatzita, pentsatu beharko luke zibilei bere
ateak gehiago zabaltzea bere bezeroen adin batez bestekoa jaitsi nahi badu
behintzat. Diot nik. Baina tira, telebistan gaztelaniaz orain modan jarri
dutenez: "que a mi ni me va ni me viene...".

Mikel
----- Original Message -----
From: "Luistxo Fernandez" <[EMAIL PROTECTED]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[EMAIL PROTECTED]>
Sent: Wednesday, May 12, 2004 1:06 PM
Subject: Re: Fw: [eibar] Elizian elizkizunik ez?


> Gisasolak:
>
> >  Baina gero etorriko liratezke eskontza zibilak eleizan e.a.eta beste
> > batzu esango zuten ba daudela kontzertuak ere eleizetan, e.a.
> >Guzien gustorako erantzunak ezin dira, uste.
> >Gisasola
>
> Nik ezkontza zibila euki neban, ixa-ixa elizan (eta ez elizian, Trebi,
> zaindu euskeria Muqtada!).
>
> Getarixako udaletxeko pleno aretuan ezkondu nintzan, Getarixako elixia
> obretan zeuan sasoi baten. Elixan mezarik ezin, eta kristo haundi bat
pleno
> aretora eruanda euken, han ein izan zittuelako mezak eta danak obrak
> amaittu arte. Konsagrauta-edo egongo ete zan pleno aretuori, ez dakitt.
> Baina kristoren irudixa han zintzilik egon bazeuan.
>
> Hortaz, Iņuzente egun baten, alkatiak ezkondu zeskuan, baina Jesukristo
> gaiņian genkala. Amagiņarrebarendako konsuelo bat izan zan.
>
> Luistxo
>
>


----------------------------------------------------------------------------
----


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to