Nik Zumaian ezagutu nuen garaje bat guztiz transformatua: mahai ederra, sukaldetxoa, fregadera, literak eta guzti zuena. Bertan oporrak pasatzeko prest. Baina...., automobila kalian laga bihar.

Hori bai, ez zen eibatarrena, ermutarrena baino.

Dana dala, bazen eibarren garai luze batean Amaianeko garaje batean bizi izan zena..., egia esan beste tokirik ez zuen tipoak

Guztiz beridikuak kasu biak.

eneko

Halandabe, hi Zarautzen bizi haizenezkero, markia Zarauzkua dok. Nik entzun
izan dotenez, Urola inguruko familixa askok garajia ei jaukek erositta
Zarautzen. Garajiak, apartamentua baiño merkiagua izan arren, autua sartzeko
aukeria emoten jok, baitta trastiok urte guztian zihar bertan gordetzeko be
eta, dutxia eta armarixo txikixa jarriezkero, baitta pintxo-pintxo aldatu
eta txakoliñ batzuk jotzeko be.

Eta, txortan eitteko, autotik urten biharrik ez¡

Horrela ulertzen dittuk gero garajion preziuak...

Amatiño

-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Xabier Mendiguren
Enviado el: miércoles, 21 de julio de 2004 15:07
Para: [EMAIL PROTECTED]
Asunto: [eibar] Eibartarrak Debako hondartzan

Gaur bazkaltzen lagun batek komentau dostana. Erosittako prezixuan doia.

Eibarttarrak (edo eibartar batzuk, edo baten batek) zera eitten ei dabe
udako astebukaeretan: barixakuan etxeko kotxia karga-karga egin plaiarako
gauzakaz eta Debara. Han baxoerdi batzuk hartu, eta buelta etxera trenian.
Zapatuan, igon famelixa osua trenian, eta Debara ostera. Han, juan kotxera,
hartu beharrezko sombrilla, tunbona, silla, flotadore eta enparauak, eta
hondartzara. Nekautakuan, laga danak barriz kotxian eta, domekarako be
eguraldi ona baldin badator, buelta trenian.

Guzurra izanda be, badau kontuak bere gatza ta berakatza.

X.

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to