kaixo,

uztaila inguruan galdera bat egin neban. Uda honetan zer irakorri neike?
Mikel Iturriak erantzun zestan:
"La Nave de Baco" eta "Han goitik itsasoa ikusten da".
http://www.mail-archive.com/[EMAIL PROTECTED]/msg00580.html

Mendigreenek beran blogian be bota zittuan idazle pare baten izenak: James Ellroy eta Elmore Leonard.
http://www.eibar.org/blogak/mendiguren/15


Galderia zerrenda honetan egin eta gero, zeozer esan biharko dot ba.
Ez naiz oso idazle ona, eta kritika literarixuan gitxiago. Irakorle ona naizen be ez dakit. Baina hamentxe laburpen txiki bat.


"Han goitik itsasoa ikusten da" (Julen Gabiria)
Euskeraz aspaldi irakorri doten libururik onena. Duda barik. Idazteko modu aparta daka Julenek. Errez irakortzen dana, baina ez errezegi idatzittakua: landua, zaindua, ederra... eta irakorketan murgiltzen zaittuana. Muxikako mutiko gazte bat Gino Bartaliren bila, Toscanako herri txiki batian. Liburuak dana daka politta, baina onena Gabiriak sortu edo berreskuratu (filmetatik eta bizitza errealetik) dittuan pertsonaiak, bakoitxa mundu zoragarri bat. Danen artian unibertso maittagarrixa osatzen dabe, eta zu zeu unibertso horren zurrunbilluan barneratzen zara, nahi barik, barruraiño. Asko gustau jata, Julen, benetan. Ez badozue irakorri, zeren zain zagozie? Ez dakizue han goitik itsasoa ikusten dala?


"La nave de Baco" (Sánchez-Ostiz)
3-4 lekutatik jakin neban liburu honen barri, eta dana kritika onak. Eta ez dakit ba. Zer nahi dozue esatia, neri ez jata hain ona pentsau. Sanchez-ostizen idazkeria gustau jata, liburua oso ondo dokumentauta dago, ondo girotuta... baina 3-4 ideia hartzen dittu idazliak, eta behin eta berriz agertzen dira nobelan, aspertu arte. Higuindu arte ixa. Bigarren zatixa hobia da, baina hasierako 150 orrixak oso repetitibuak: en Pamplona no se puede vivir porque te ahogas, a partir de los 50 no se puede cambiar tu vida, si eres escritor tienes que vivir en Madrid... Zenbat aldiz esango ete dau "que en Pamplona sólo hay curas, monjas y derechones"? 40 aldiz ez bada gehixago. Liburu guztia bardiña esaten. Halan da be, errez eta nahiko gustora irakorri dot.


"Chantaje mortal" (Elmore Leonard)
Mendigurenek Leonard beran blogian aittatu, eta bixamonian bere liburu bat heldu jatan eskuartera. Kasualidadia. Ez dakit idazliaren libururik onena izango ete dan. Nobela baltza, poliziakua. Gangsterrak, txantaiak, prostituziñua, lapurretak... Nobela baltza eta Humphrey gustatzen bajatzuez, hau be gustauko jatzue. Holako liburu bati eskatu leixikon guztia daka. Hobiak irakorri izan dittut, baina hau be txarra ez.


"El Judas de Leonardo" (Leo Perutz)
Liburu hau Ainhoak erregalu zestan oin dala aste batzuk. Milan, 1498, eta Leonardo da Vinci Judasen arpegixa margotzeko modelo bila. Ondo girotuta eta trama interesgarrixa. Neretzat guztiz ezezaguna zan Perutz, baina hau irakorri ostian ahalegindu bihar naiz beran beste libururen bat jiratzen. Nere gustoko idazkeria, umore garratza, fantasia puntu egokixa, eta irakorliak espero ez dittuan egoerak. Gomendagarrixa.


Beste pare bat be banekazen irakortzeko prest, baina gehixagorako astirik ez.

Zuek irakorri dozuenetik, liburu gomendagarriren bat? (datorren urteko udarako :-) )

Asier


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to