Mezu hau inprimatu dut Eibar aldizkarian blogei buruz idatzi beharreko
artikuluan beronen berri emateko. 
Beste horrenbeste egin dut Xabier Mendigurenen blogaren azken testuaz eta,
inprimatzerako orduan, lerro bakoitzeko hitz bat inprimitu dit, hau da,
lehen folioa 32 orrialdetan. Misteryus...

Amatiño

-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Luistxo Fernandez
Enviado el: miércoles, 15 de septiembre de 2004 17:54
Para: [EMAIL PROTECTED]
Asunto: [eibar] Eibar.org akreditatuta Zinemaldian!

Mendigreenen iragarpen inportantea bere blogean:
http://www.eibar.org/blogak/mendiguren/36


>Sustatu.com weblog kolektibo serioaren eta Egunen harian blog pertsonal 
>honen arteko akordioaren ondorioz, Xabier Mendiguren Elizegi bietarako 
>berri-emaile ibiliko da 2004ko Donostiako Zinemaldian.
>
>Lotsa gutxi eta ausardia dexente behar du zinemarekin lotura zuzenik 
>gabeko batek, bat-batean zinemaldi handi bateko kritikari bihurtzeko.
>Baina tira: zinemaldiko epaimahaiaren burua idazle ospetsu bat baldin 
>bada, idazle apal batek izango du bere iritzitxoak emateko aukera, ezta?

Bueno, ez da Eibar.org akreditatu, baizik eta Mendigreen... eskaintza bat
egin zion Sustaturi Xabierrek abuztuan, akreditazio ofiziala lortuz gero,
Sustaturako idatziko zituela bere zine kritikak edo kronikak. Goienak,
Sustaturen adar editorialak, akreditazio hori bideratu, eta hara, hantxe
izango da Mendigreen, Vargas Llosarekin-eta.

Sustatun gabiltzan beste batzuek eskatu genion Xabierri lana lortuz gero,
leku bitan pegatzeko, eta hortaz, bere blog-ean ere agertuko da, Egunen
Harian delakoan, Eibarnauton blog komunitateko haren bazterrean: 
http://www.eibar.org/blogak/mendiguren

Orain datu baten atzetik gabiltza. Zenbat medio daude akreditatuta
Zinemaldian, eta zein motakoak?
Hau da:
37 telebista
4 prentsa agentzia
42 egunkari
23 aldizkari
eta...
BLOG BAT eta BAKARRA (bueno, blogger bat, Eibarko eta Sustatuko mezu
dobleekin).
Bueno, esperantza daukagu blogger bakarra egongo dela akreditatuta... Gure
XME eta bere XML-a...

Akaso unea izan daiteke Eibarko prentsari ere bidaltzeko hemen sekulako
inbentoa dagoela. Ea refritotxo bat idazten dudan, notizia honekin, eta
Amatiñok Eibar rebistarako idatzi zuen beste harekin...
http://www.eibar.org/blogak/amatino/23
EIBAR.ORG, primera comunidad blog en euskera

Luistxo







_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to