Asier Sarasua wrote:

Politikoki ez-zuzena izango naiz. Gero emon egurra lasai.

Kobarde bat naiz.

Goizean hori pentsatu eta zerbait idazten hasi naiz, baina ez naiz atrebidu ezer bidaltzen. Baina Asierreri lagun egitera atrebitzen naiz.

Baina nere argumentazioa beste bide batetik doa:

Soziedade batean ostiraletan sartzea ez zait oinarrizko eskubidea iruditzen. Ez da askatasuna, lana edo heziketa eskubidea edukitzea bezala.

Datorren astean lagun koadrila bat soziedadera afaltzera goaz. Andrei ez diegu abisatu, gizonak bakarrik goaz baina guk erabakita, soziedadeko normetan ez da horrelakorik esaten. Diskriminazio lotsagarria da?

Kontuz ibili, modu honetan hasiko ziren Irungo eta Hondarribiko alardeak.

Gari
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to