Elena Laka wrote:

Kontua da emakumeak galerazita dauden lekuan RH positibodunak galeraziko
balira, sekulako kristoa izango genukela. Baina emakumea, ba, total, emakume
besterik ez dira.


Edo esan genezake: "baina dibortziatuak, total dibortziatu besterik ez dira", edo "adin ertaineko jendea, ke se fastidien, total, adin ertaineko jendea dira".

Baina RH-aren kasuan politika eta batez ere oinarrizko eskubideen ukapen hipotetiko hori nahastu dira.

Beltzekin berdin gertatu da: beraien kolorea dela eta oinarrizko eskubideak ukatu zaizkie. Horregatik gaur egun ez da brometan ere onartzen kolorearen inguruko diskriminaziorik, aurretik ukapen serioagoak egon direlako. Bestela ez litzateke arazorik izango Eibarren txurien soziedadea egoteko.

Adibidez, nik egingo banu Eibarren 0- odola dutenen elkartea eta politikarik tartean ez balego, norbait moskeatuko litzateke?

(Horretan, ni maketo-maketoa naiz.  A+ je je...)

Gari
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to