DV-n irakurria atzo. Joan Mari Irigioienek Komunista.com liburuagatik sari bat jaso du, eta artikulua horren inguruan. Besteak beste hau esan zuen atzo Irigoienek:

«Lo mío es escribir, pero tenemos grandes enemigos como Internet o las nuevas tecnologías, que sin duda, afectan a nuestro campo. Pero seguiré ahí, escribiendo a diario».

DV.tik jasoak dira berbak. Zehaztasunaren gainean ezin dut asko ezan, kontestu barik gaizki ulertzeak oso posible dira. Akaso euskaraz esango zuen, baina Berria edo Eitb24.com-eko euskarazko erreseinetan ez dut Irigoienen berba hauen aipurik aurkitu.

Baina bueno, aipua bere horretan harturik...

Internet noren edo zeren etsaitzat ote duen Irigoienek galdetzen diot buruari. Idazleen etsai? Liburu salmentaren etsai? Euskal Idazleen Elkartearen etsai? Igual bai. Baina gauza baten etsai Internet ez dena seguru seguru: idazkuntzaren etsai, idaztearen etsai. Internet erabiltzaileok, multzoan hartuta eta banaka hartuta, gehiago idazten dugu, askoz gehiago gainera, Internet erabiltzen dugunetik. E-postaz batez ere eta, gutxi batzuek (baino gero eta gehiago gara), blogen bitartez ere bai.

Irigoienek Internet baino lehenago ere idazten zuen egunero. Duda barik. Eta orain asmo horri eusten dio. Nola ez. Baina zenbat lagun dago orain egunero idazten duena, lehen ezer idazten ez zuena...

Orain, idazten dugun horretan literaturarik badagoen, beste kontu bat. Nik idazkera oso elektroniko batzuk asko apreziatzen ditut. Errejistro berria dira, eta edukiz eta estiloz asko atsegin zaizkit. Adibidez, Leire Narbaizaren metralleta-mail mezuak, edo Ander Arroitaren lantzian behineko ironia eta grafia partikularra. Eta blogetan, Telezaborra, http://blogs.ya.com/telezaborra , gizarte kontenporaneoaren erretratatzaile majistrala.

Akaso gai bat izan daiteke, zer idazten den eta nola, antolatu dituzten jardunaldi batzuetarako: "<http://www.sustatu.com/1120558069>Euskara estandarra eta espezialitate <http://www.sustatu.com/1120558069>hizkerak" Ze hizkera gisa darabilgun Interneten... Urte batzuk barru, tesiak ere idatziko dira, baina horrelako azterlan barik ere, uste dut aurtengo udazkenean Irigoien desmentitzeko aukera bat izan daitekeela. Ea inor animatzen den komunikazio bat aurkeztera.

Luistxo
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to