Ez dakit konturatu zareten.

Eibar.org-eko blogetan mezu olde bat jasotzen hasi gara. Ia-ia spama, agian *ia* barik. Eibarrera etorri berria den blogista argentinar batek lotura eskatzen duela... Gezurra da, baina ez dute abisatzen inon zer den benetan: laster emitituko duten telesail baten marketing kanpaina, *Mi querido Klikowsky.*

EITBren serie bat izango da, Eibarren kokatua fikzioan, eta hura promozionatzeko, ba hori, engainuzko marketina eta espam-erantzunak alde guztietan.

Zilegi ote da komunikabide batera gezurrezko fax bat bidaltzea, promozio baten barruan, Argentinako ez dakit nor datorrela Donostiara... edo Teleberri batean, demagun etorkinen inguruko informazio bat ilustratzen, Eibarrera datorren Klikowsky baten berbak sartzea? ezer abisatu barik?

Ba EITBk, Globomedia produktorak (Emilio Aragon), eta OJD ofizinak (webaren egileak OJD Interactiva dira), uste dabe hori zilegi dela Interneten.

Info gehiago Sustatun: http://www.sustatu.com/1121753742

Portzierto, erraza da engainuaz jabetzea. Klikowsky bilatzea Googlen nahikoa. Bilaketa berak argitzen digu izena bera ere faltsua dela, ez dagoela munduan inon izen horrekin. Varsavsky argentinoa bazen, Klikowsky ere bai, pentsatuko zuen gidolari bati. Haren andregaiari Klikarrieta jarri ez diotenean...

Luistxo

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to