ETB1ko programa honen barri dakizueneri:
Eitten dauan hizkuntza-aukera ze irizten jatzue?
Bide horretatik jo bihar ete leukek ETB1k?
Hizkuntza-aukeria ona, ahozko hizkera bultzatzia, euskalkixari lekua
lagatzia. Ondo.
Oin, betiko kontua. Euskalkixak eta euskalkixak dagoz.
- giputxak eta naparrak diranian: ez da euskalkixa, euskara batu jatorra
da, naturala, superguai. Jantzi, Estitxu, Tolosa... "Hori euskera batua
dek, motel, euskera naturala"
- iparraldeko ikutua badauke: zailak, baina dotoriak; aukeran jasoegixa,
baina bueno. Iparraldeko kotxaueri dana lagatzen jakua, euren arazuekin
nahikua dauke eta. Gainera, toke exotiko bat beti dator ondo.
- bizkaittarrak diranian: txokokerixak, behe mailako euskeria, batuaren
kontrako joera baztertzailiak.
Neurri batian geuk be eukiko dogu horren erantzunkizuna. Diñot nik.
Seguru gero inguruko giputxeri gustauko jakuela... Eta bizkaittarreri?
Bizkaittar gehixenok ondo onartzen dogula uste dot. Bizkaittar askori
entzun detset Joxean Tolosaren euskeria oso ona dala. Claudio Landaren
batua baino hurragokua eitten jaku Alkainen gipuzkeria.
Baina galderia da: Wazemank bizkaiera hutsez edo behenafarrera hutsez
egingo balitza? Zer esango leukien giputxak? Hobeto ez jakitzia.
Asier
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]