Asier Sarasua(e)k dio:


ETB1ko programa honen barri dakizueneri:
Eitten dauan hizkuntza-aukera ze irizten jatzue?
Bide horretatik jo bihar ete leukek ETB1k?


Hizkuntza-aukeria ona, ahozko hizkera bultzatzia, euskalkixari lekua lagatzia. Ondo.

Oin, betiko kontua. Euskalkixak eta euskalkixak dagoz.

- giputxak eta naparrak diranian: ez da euskalkixa, euskara batu jatorra da, naturala, superguai. Jantzi, Estitxu, Tolosa... "Hori euskera batua dek, motel, euskera naturala"

- iparraldeko ikutua badauke: zailak, baina dotoriak; aukeran jasoegixa, baina bueno. Iparraldeko kotxaueri dana lagatzen jakua, euren arazuekin nahikua dauke eta. Gainera, toke exotiko bat beti dator ondo.

- bizkaittarrak diranian: txokokerixak, behe mailako euskeria, batuaren kontrako joera baztertzailiak.

Neurri batian geuk be eukiko dogu horren erantzunkizuna. Diñot nik.

Seguru gero inguruko giputxeri gustauko jakuela... Eta bizkaittarreri?


Bizkaittar gehixenok ondo onartzen dogula uste dot. Bizkaittar askori entzun detset Joxean Tolosaren euskeria oso ona dala. Claudio Landaren batua baino hurragokua eitten jaku Alkainen gipuzkeria.

Baina galderia da: Wazemank bizkaiera hutsez edo behenafarrera hutsez egingo balitza? Zer esango leukien giputxak? Hobeto ez jakitzia.

Asier

Ondo diharduk Asier. Jakitzekuak litzakiaz ba, errebotian egin duan galderian inguruko erantzunak, ez giputzen aldetikuak bakarrik, zenbaitt bizkaitarren aldetikuak be ez litzakiaz bape gozuak izango.

Serafin



------------------------------------------------------------------------

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to