Bakoitzak literaturaz bere iritziak, gustoak eta plazerrak ditu. Nik aspaldi ez dudala euskarazko nobelarik irakurtzen, adibidez. Hortaz, ni ez naiz hemen lezioak emateko onena. Gabiria, Mendiguren eta beste batzuk baditugu, eibarnauta ondo jantziak, eta irakurtzen ez diedala jakiten dutenean... enfin, haserretu bitez!

Baina, bai, nire gustoak ditut. Duela gutxi aurkitu nuen berriro literatura Interneten.

mirar este es el teo ke estaba ai nikeando la peña a ber ke beia porke el teo es el enkargado de los chanchullos de kuando salimos de marchuki para tener to preparao nen nosotros somos komo profesionales ai kon nuestras funciones to wapas nen me siento to orgulloso de ser de los kristales porke los de los kristales somos los putos amos toda la peña nos tiene respeto porke sino saben ke kobran

Bakala007 irakurri nuenean, http://bakala007.blogspot.com aho zabalik geratu nintzen. Ez nuen holakorik sentitu, duela 20 urte Raymond Queneau-ren Ejercicios de Estilo liburudenda batean aurkitu eta erosteko premia sentitu nuenetik. Queneau berri bat da Bakala007, mundu baten deskribapen perfektua, lengoaia bihurrituz beti, formato apurtzaile bat...

Euskaraz Interneten aurkitu dudan (nere gustoko) literatura onena Telezaborran aurkitu dut. Aurtengo udan, bereziki, halako inspirazio fase bat pasatu zuen egileak, post batzuetan gailurrera iritsi zelako nere ustez.

Ez didazue esango hau ez dela jeniala, http://blogs.ya.com/telezaborra/200506.htm#158 orritik kopiatzen dut osorik hona:

Tienes pareja para el baile de primavera?

Gaur San Juan gaua.

Jai hauen harira beti akordatzen naiz USAko institutuekin. Bizitzan bete ezin izango dudan amets horietako bat, USAko High School bateko jaian egotea. Seguru gaur gauean jai haundiak egongo direla hango institutuetako kiroldegietan.

Nire plana:

1) Jaia baino astebete lehenago lagun batek galdera egiten dizu: "Ba al duzu bikoterik San Juan jairako?" 2) Cheer-leaders taldearen nagusiari nire bikotea izateko eskatzen diot, baina ezetz esaten dit, futbol taldeko kapitainarekin joango dela. 3) Institutuko egunkariko neska polit bati eskatzen diot, eta baietz esaten dit. 4) E eguna iritsi da. Aitak bere autoa uzten dit Katteren bila joateko. Egun berezia da, eta ez dut amaren kotxe zatarra eraman beharko. 5) Katteren etxean nago, bere gurasoei oparitxoa eman, eta Katte eskaileretatik bajatzen ikusten dut.... polita baino politagoa da.
6) Kiroldegira goaz, jaia han ospatzen baita.
7) Dantza eta pontxeekin gaua pasatzen da.
8) Kotxea hartu eta parking batera joaten gara txirriak egitera.
9) Amodioa egitera goaz, baina biok konturatzen gara oraindik ez gaudela prestatuak hori egiteko. Prest gaudenean jakingo dugu, eta orduan egingo dugu. Bitartean ez dago presarik.
10) Bukatu da istoria.

Txorrada bat da? Bai, baina 5000 euro pagatuko nituzke 18 urte eduki eta hori egin ahal izateko.

Beste pieza batzuk, antologiarako:

http://blogs.ya.com/telezaborra/200506.htm#161
http://blogs.ya.com/telezaborra/200506.htm#152
http://blogs.ya.com/telezaborra/200507.htm#167 (honen haritik, CSIko zoom pixelatu eta tranposoarena ere gogoratu dut, baina ez dut aurkitu)

eta gainera, ilustratuta! blog batean argazkiekin, doan, anonimoki y a joderse nen las putas editoriales

Orain Eibar.org-en: http://www.eibar.org/blogak/telezaborra

Luistxo

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to