Gabiriak:

Baina gauza bat garbi esan behar da: Bilbo gero eta politagoa da. Hori ezin dau ukatu kritikoenak be.

Abandoibarrako paseoa zelan geratu dan, Guggenheim ingurua zelan dagoan, Bilbo Zaharreko Marzana ingurua ze polit ikusten dan Erriberatik... baina edertasun horren atzean, zikinkeria guztia alfonbrapera sartu dabe. Marzanatik kale batera, Bilbo Zaharra eta San Frantzisko inguruan, betiko miseria edo gehiago.

(...) Hiri barri bat, lehengo hiria guztiz ahaztuta. (...) Alfonbrape handi bat da Bilbo barri eder eta puta hau.


Bueno. Bilbo berri eta distiranteko zati bat ezagutu dot nik... eta, enfin, ez da izango kontzientzia sozial handikoa, baina, komentatu nahi dut. Ez, ez dut Bilbo Zaharra bisitatu (portzierto, ziber-aktibismo pixka bat han aste honetan, katalanez gehiago euskaraz baino itxuraz: http://www.netlach.org/ ). Asteburuan bisitatu dudana Sheraton Bilbao hotela izan da.

Marabilla bat da. Eta lortu daitezkeen prezioetan, edozeini gomendatzeko modukoa. Talasoak eta agroturismoak, edo minihoteltxoak modan daude, baina bueno, prezioetan askoz harantzago joan gabe, Sheraton bisitatu daiteke. Harantzago barik, honuntzago, segun eta zerekin konparatzen dugun.

Gaur Joxe Aranzabalek komentatzen du Aisia kateko hotel bat, Urduñakoa: sare horretako gertuena gugandik, Deban, talaso-hotel berria, Kresala, eta bertan habitazio bikoitza hartzea, orain web bidez ikusi dudanez, 74 euro. Ez armosurik eta ez talasorik prezio horretan: gaua.
http://www.goiena.net/blogak/faroa/348
http://www.aisiahoteles.com/index2.php?len=3

Ba asteburua Sheratonen 70 eurotan hartu genuen. Ez joan bertara mostradoretik halakorik hartzera, ze bertan igual 250 euroko gelak besterik ez dizkizute emango. Baina Internetetik, http://www.sheraton-bilbao.com/esp/ egin eta 70 euroko gelak aurkituko dituzu. Edo pakete apur bat garestiagoak, Guggenheimeko sarrerak eta bufeta barne.

Hori bai, bide batez, erreserba egitean esan STARWOOD PREFERRED GUEST programan sartu nahi duzula ( http://www.spg.com ): doan da, propaganda bidaliko dizute gero mordoa, baina bueno, beste okerrik ez.

Ba horrekin bazoaz, eta lekua badago, gela oraindik hobea emango dizute (asteburuetan oso posiblea, ze badirudi negozioekin astegunetan beteago dagoela hotel hau), eta Starwood bezeroen beste txorakeriak ere bai: kafea gelara nahi duzunean (doan), eskatu batak, listerine, edozer, dena etxera. Gero, suposatzen dut 10 Sheraton bisitatzen badituzu, 11. doan emango dizutela edo holako zeozer. Baina hori baino lehenago ere, *klub* horretakoa bazara, ba bentaja ederrak.

Horrez gainera, piszinatxo klimatizatua, aire librean baina estalia (6. pisuan), gimnasioa eta sauna doan, Internet doan (gela batean bi ordenadore bakarrik, baina asteburuetan libre samar). Piszina, lastima, konponketetan azaroan: abendurako zabalik berriro, esan ziguten. Eta gela zoragarri batzuk. Eraikuntza ere, ikusgarria da. 8 pisu altu den hall hutsa barruan... bertigoa dutenentzat ez oso ona.

Euskararen aldetik, informazio gutxi, baina gauza batzuk badituzte euskaratuta.

Jatetxe bi dituzte. Ba lujo samarrekoa, baina kafetegian menu ederra 15 eurotan.

Sentitzen dut, Julen, baina benetan gomendatu beharra neukan.

Luistxo

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to