Uste dot aurretik be iñoiz aittatu izan dogula baiña, badaezpadan...

Kintanan gaztaruan, bihar diran ñabardura guztieaz, "ordeneko" jende
"urtetsua" euskalkixen aldekua zan eta "iraultzaile gaztiak", ostera,
euskara batuzalea.

Oin, aldiz, neurriren batian, orduko euskara batuzaliok zahartzen dihardue
eta gaztiak orduan baiño dexente euskalkizaliagoak dira. Eta Kintana gazte
burrukalari adoretsu harek ez dau aittzen.

Oin dala 30 urte euskera batuan defentsa-arrazoietako bat danok bardin
idatzi ahal izatia izan zan: Administraziñua, komunikabidiak,
argitalpenak... Eta Kintanak nekez ikusten dittu ondo, 30 urte geroago,
euskalkiz kaleratutako udal-testuak, Wazemank edo herri-komunikabidiak.

Amatiño

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to