> -- Neri ostera onarteziña irixten jatak zenbaiten informaziñorik eza,
> Eneko
> Astigarragak hamen bertan sarri aitzen emon izan dauanez. Betiko, arazuak
> planteatzen diranian ezta agertu be, eta martxan jartzen diranian "nerekin
> ez juek kontau" .

Arazo larria da Planen komunikazioarena, konponbide errezik ez daukana.

Eibarrera mugatutako adibide bat. Zerrenda honetan Aitor Alberdik galdetu
zuen Eibarko  Hiri-Antolamendurako Planari buruzko iritzia zegoen. Haria
ez zen jarraitu. Ez zen interesko gaia, antza. Bale, non problem.

Hobeto edo txartuago eginda (10-12 urte tardatuko dute Plana egiten)
sarean dago Planaren behin-behineko onarpena, plano, testu eta
justifikazio guztiekin:
http://www.eibar.es/eibar/00/10/home.jsp

Gustatuko litzaidake jakitea zenbat bisita izan dituen. Futbol taldearen
webguneak baino gutxiago, seguru. Poligono berria, hirigintza eremuak,
teleko sare planoa, ... hor daude. Plano guztiak deskargatu daitezke.

Inori interesatzen zaio? Gutxiri: konstruktore, lur sailen ugazaba,
arkitektu eta politikoren bateri.

Zerbait egin da jendearen interesa sortzeko? ez nahikoa, nik uste.

Baina ondare kulturalaren katalogoan ez dagoen zeozer suntsiten, Arrate
bailaran obrak egiten edo aurreikusitako beste zeozer egiten hasten
direnean kejatuko da inor? Unean interesa duenak bai.

Lagun batek aitak esaten zuen moduan: mila bapezera, baietz :-)

Eneko



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to