Aupa, Mikel: Lehenego eta behin esan bihar detsut ondo aitzen dotela esan nahi dozuna, baiña pare bat gauzakin ez naguala konforme. Eta Asierrek nik baiño hobeto erantzun detsula, baiña ni ixillik ezin naiz geratu! Zuk diñozu: > Baina ikerketa horiek, ene ustez, gaur egun folklore eta etnografia > alorrekotzat planteatzen dira. Garai bateko lanbideak eta baserrietako > lanabesen inbentarioak egiten diren planteamendu berberekin egiten dira, > nere iritzian, eta hori da nik gaitzetsi nahi dudana. Ez lana bera > (gutxiago lana egiten diharduena).
-------Parrafo honetan folklore eta etnogarfia biharrak bigarren maillakotzat hartzen dittuzu. Hóneri be dialektologixiari pasatzen jakona pasatzen jakue. Museoko pieza gurgarri bihurtzen dira (kasu onenetan!) DAnak daka bere garrantzia eta holako biharrak egitten asko ikasi dotela esan bihar dot, hobeto aittu dotela ze garan eta ze lotuta daguan dana. Amorrua emoten desta folkloria eta etnografixia beti bigarren maillakotzat hartzia. "Mariak" balitzaz moduan. Arrazoia emon bihar detsut askotan biharrok ostenduta gelditzen dirala, umedadia hartzen. Hori da nahikua inportantzia emoten ez detselako. Zetako argitaratu gero kajetan egon bihar bada? Hobe sarian jarri! Holan merkiago eta danon eskura BAiña euskalkixan siñestu ezkero (zerrenda honetan relijiñua da) hórrek ikerketok oiñarrizkuak dira, gero aurrera egitteko. Euskalki nahastaua eukiko dogula? Ixa seguru, baiña momentuz dakagauna salbau biahr dogu. Eta kontuz gurekin, talibanak gara eta :-) leire, gure relijiñoko monjia _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]