Nik entzunda dakat bost kotxendako serbiziua gitxienaz izan bihar dabela 
bado edo pasabidiak. Hau da, kotxe bat edo bi kabitzen diran garajerako ez 
ei dabe emoten. Oin, horren gañian be egixak, danak edo erdixak behintzat 
jakin nahiko nittuzke. Asko eta asko ezagutzen ditxut nik kotxe bakarrandako 
lekua eta baduakin. Derechos adquiridos edo... Bestela, barruan kotxia eta 
gero beste bat baduan bertan aparkatzen dabenak be asko eta asko.
Nik ondo ondo entenditzen ez dotena da kotxian inpuestua herrixan zetako 
pagatzen dan gero berakin zer ein ez badakizu. Bueltaka ibiltziagaitxik 
pagatzen al dogu? Gabetan azera gañian lagatziarren ustezko eskubidia 
izatearren? Urana, basuriana, IBI-xa inkluso entendidu neikez baña kotxiana 
por el morro begittantzen jata. Gehixaondako lekurik ez badao (emoten dau), 
zetako lizentzia gehixao emon!! Zein da esaktamente ordaintzen dan 
eskubidia? 

 

Luistxo Fernandez writes: 

> Lehengoan Markinara joan nitzan kontu batera... eta garaje baten aurrean laga 
> neban kotxea: pertsiana ugartu samarra ikusi netsan, eta bado seinalerik ez. 
> 
> Baina esan zestan han bisitau neban bezeruak: 
> 
> - bueno, bentanatik zainduko dogu... ze Markinan ez dago badorik. 
> 
> Halaxe ei da, badorik ez dau banatzen Udalak herri horretan. 
> 
> Luistxo 
> 
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com 
> 
> http://www.eibar.org/zerrenda 
> 
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
 


arkitetua
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to