Asier, borondate ona eta posible dena bi gauza ezberdin dira:

Asierrek:

>Haize-errota erraldoiak ez jataz gustatzen. Hori, multinazionalen inbentua 
>dok, haundixak, erraldoiak, enpresa haundixek kontrolatzeko modukuak (hala 
>ta guztiz, petrolixua, gasa edo ikatza erretzia baiño hobeto).

Niri ere ez zaizkit larregi gustatzen. Baina diozuna ez da zuzena. 
Haize-erroten tamainak etekinarekin du zerikusia. Azalera handiagoa, etekin 
handiagoa. Txikia bada,  etekin gutxi. Hori ez da multinazionalen inbentua, 
hori naturaren (edo fisikaren) ondorioa da. Ez dago hor ezkutuko interesik. 
La Manchan, Holandan... erroten etekina hobetzeko ohilalak jartzen zituzten 
hegaletan, azalera handitzeko eta hori edozein multinazional sortu baino 
askoz lehenago. Baina garrantzitsuagoa da abiadura handiko haizea izatea, 
probetxatu daitekeen potentzia haizearen abiaduraren kuboarekin handitzen 
delako. Eta azalerarekiko zuzenki proportzionala da potentzia hori.


>Haize errotak askoz be gehixago bihar dira, baiña txikixaguak, eragin 
>paisajistiko eta ekologiko txikixaguakin eta energia bertatik bertara 
>banatuz. Esate baterako, bailaraka.

Asko eta txikiekin ez da dena konpontzen: ez leku ez bailara guztiak ez dira 
egokiak errotatxoak jartzeko, haize gutxi dabilelako edo haizea motela 
delako. Orduan zer?. Ez al da hobe gutxi eta handiak, ondo badabiltza? 
Gainera, ba al dakizu zenbat errota txiki jarri beharko lirateke handi bat 
haina sortzeko? Adibidez, Azalera_handi=10*A_txiki, eta haizearen abiadura 
mendian V_mendi=2*V_bailara....  Ba 80 errota beharko zenituzke! Eta hori, 
kalkulo "optimista" bat erabilita.


Asierrek:
>Dana dala, segurtasuna definitu biharko gendukek. Honek osasunarekin 
>harremanik baldin bajakak, nere esperientziak esaten jestak, enpresa 
>haundixek hau kontuau euren ajendatan ez dakela. Esate baterako, Eibarko 
>etxe batzutan egindako eremu magnetikuen neurketatan 3.500 nT (nanoTesla) 
>neurtzera heldu giñan. Ideia bat egitteko, araututa edo sakon aztertuta 
>daken herrialdietan, Suezia eta AEBak, lanpostuetarako gehienezko baloreak 
>ezartzen dittue, 250 nT lehelenguan eta 300 nT bigarrenian (zer esanik bez, 
>logela edo atseden leku batian askoz gitxiago biharko leukela).

Zuzendu oker banago, baina Lurraren eremu magnetiko naturala 30 mikroTesla 
ingurukoa omen da (eta 60 mikroTeslatara iritsi daiteke): 
http://en.wikipedia.org/wiki/Earth's_magnetic_field

Hori horrela bada (eta uste dut datu horiek gutxigora behera zuzenak behar 
dutela izan), Lurraren eremu magnetikoa= 30000 nanoTeslakoa da, ezta? 
Hortaz, Suezia eta AEB-ko balio horiek Lurraren eremu magnetiko naturalaren 
aldaketa  baino askoz txikiagoak dira (!!). Ez al dira txikiegiak? 
Espainiaren balio legal maximoa, eremu magnetiko naturala kontutan hartuta, 
ez dirudi horren "parregarrixa". Agian altuegia da (ez dakit), baina ez 
dirudi horren zentzugabekoa.

Eremu magnetiko estatiko edo aldakorrei buruz ari al zara, kuriositatez?

Azkenik, Electra-Norte-ko aferari buruz  (tristea eta lotsagarria  benetan): 
elektrizitate-faktura asko handituko balitz, zer gertatuko litzateke 
Espainiako familien ekonomiarekin? Zoritxarrez, horren aurka aritu beharko  
du oraindik energia ekologikoak.

Oier

_________________________________________________________________
Grandes éxitos, superhéroes, imitaciones, cine y TV... 
http://es.msn.kiwee.com/ Lo mejor para tu móvil.

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to