Gure lankidea dan Jatsuk kontatzen dau zelan 
irakurri zaban periodikuan euriagatik suspendidu 
eta egin ez zan Kokein-en 
(http://www.kokein.com/) kontzertu baten 
kronikia. Ni ere antzerako, ez nitzan afarira jun baina kontatu didate...

Menua primerakoa izan ei zan. Eta inork ez zituan 
faltan bota Maiten entsalada epeleak. Izka mizka 
batzuk lehenengo eta Asier Arregiren errezeta 
portugesa gero. Txerri okelia, patatakin eta 
almejekin. Originala, eta ona ei zauan nere bi 
informanteen arabera. Eta amaitzeko Leireren 
postria. Oraingoan euskal pastelakin konkistatu zituen eibartarren gozo gosiak.

Ta afalostian tertulia. Beti bezala, giro onian. 
Txiste asko Josu Jon zela eta ez zela eta 
amaieran, deskonferentziak. Aurrena Gari, 
pantaila eta guzti, Mutrikuko portuko zorakeria esplikatzen.

Gero, Luistxok, 10. urteurrena dela-eta denok 
Kaliforniara jutia proposatu omen zeban 
losakuekin asteburu pasa deskonferentzia batzuk 
egitera. Ni banixe! Ea Eibarko Udalak 
dirulaguntzatxo bat ematen digun gutxienez bidaia ordaintzeko. ;-)

Azkenik Ogrosabelen jolasarekin goizeko ordubiak 
arte aritu omen ziren Eibarri buruz zeinek 
zakixan gehien neurtzen. Hortik aurrera nere informantiak etxera jun ziran.

A!! eta ia ahaztu jata, zerrendakide berri bat 
ere jun ei zan. Aintzane AgirrebeƱa. Bloga ere 
badaka. http://eibar.org/blogak/aintzane

Normalian Luistxok posa erazten ditu zerrendakide 
berriak baina itxuraz ez zaban kamararik eraman. 
Hemen Erralek, ondo guapa, atera zion argazkia:
http://www.flickr.com/photos/erral/1393584946/

Ia egon zan norbaitek mejoratzen daban.


maite





_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to