Joe, Maite, eskerrak zeuk ein dozun kronikiá... 

Ezin giñanak juan izan hemen geuazen korreuari begira ia zer gertatu zan 
deskonferentzietan, Gordosabelen jarduna zein izango zan imajinatzen gendun 
baña bestiek ia azken nobedade informatikuetaz aritu biher ziran ta gu 
azkenengo nobedadeetaz énterau barik.... 

 Hori ba, Mille Gratzie, Errementari! 

Ander ArritaJauregi 

 

Maite Rementeria writes: 

> Gure lankidea dan Jatsuk kontatzen dau zelan 
> irakurri zaban periodikuan euriagatik suspendidu 
> eta egin ez zan Kokein-en 
> (http://www.kokein.com/) kontzertu baten 
> kronikia. Ni ere antzerako, ez nitzan afarira jun baina kontatu didate... 
> 
> Menua primerakoa izan ei zan. Eta inork ez zituan 
> faltan bota Maiten entsalada epeleak. Izka mizka 
> batzuk lehenengo eta Asier Arregiren errezeta 
> portugesa gero. Txerri okelia, patatakin eta 
> almejekin. Originala, eta ona ei zauan nere bi 
> informanteen arabera. Eta amaitzeko Leireren 
> postria. Oraingoan euskal pastelakin konkistatu zituen eibartarren gozo 
> gosiak. 
> 
> Ta afalostian tertulia. Beti bezala, giro onian. 
> Txiste asko Josu Jon zela eta ez zela eta 
> amaieran, deskonferentziak. Aurrena Gari, 
> pantaila eta guzti, Mutrikuko portuko zorakeria esplikatzen. 
> 
> Gero, Luistxok, 10. urteurrena dela-eta denok 
> Kaliforniara jutia proposatu omen zeban 
> losakuekin asteburu pasa deskonferentzia batzuk 
> egitera. Ni banixe! Ea Eibarko Udalak 
> dirulaguntzatxo bat ematen digun gutxienez bidaia ordaintzeko. ;-) 
> 
> Azkenik Ogrosabelen jolasarekin goizeko ordubiak 
> arte aritu omen ziren Eibarri buruz zeinek 
> zakixan gehien neurtzen. Hortik aurrera nere informantiak etxera jun ziran. 
> 
> A!! eta ia ahaztu jata, zerrendakide berri bat 
> ere jun ei zan. Aintzane Agirrebe�a. Bloga ere 
> badaka. http://eibar.org/blogak/aintzane 
> 
> Normalian Luistxok posa erazten ditu zerrendakide 
> berriak baina itxuraz ez zaban kamararik eraman. 
> Hemen Erralek, ondo guapa, atera zion argazkia:
> http://www.flickr.com/photos/erral/1393584946/ 
> 
> Ia egon zan norbaitek mejoratzen daban. 
> 
> 
> maite 
> 
>  
> 
>  
> 
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com 
> 
> http://www.eibar.org/zerrenda 
> 
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to