Ba,   norbaitek  esan zuen  hurrengo afaria  (edo bazkaria)   Donosti
inguruan izango zala, Iturriren omenez, San Blas inguruan, eta bidez batez,
Anoeta stadio polita  bete   derbya dan egunean,  Real_Eibar.

Norbaitek esan zuen , bazuen, nik  entzun eta bat egiten dut  proposamen
horrekin.  Baina konfirmatu, Luistxo.

Zeharka,  eibar.org  Euskadi Irratia menperatzeko  bidea  abian,   Iturrik
zerbait azaldu zuen...
Orain    beste bat jarri behar dogu    hemen.  http://www.eitb.com/pasalo/

Leirek egindako  euskal pastelak  domeka  goizean   bereak egin zuen
(zapatuan  jai  izan zuen,) .  100/10.

Mendikuteren klarinetea    faltan  bota genduan.

Aparkatzeko    eta desaparkatzeko komeriak  ikusi  / (egin ) nituen  nik,
beheko kalean, goizeko  ordu bietan edo.
Atzean neukan  kotxeko txoferrari lagundu behar   bere  kotxea  ateratzen,
neurea   gero ataratzeko.
Kalearen izena   ez dakit zein dan.  Pubarena  bez.    Beheren dagoen kalea,
urtekerako kalea, Telepizza   dago  horren ondoan, gertu.
Kotxeak  doble  filan eta udaltzainak  lotan.
Hamen  (  - + )
http://maps.google.es/maps?hl=es&um=1&ie=UTF-8&q=telepizza&near=Eibar&fb=1&cid=0,0,12594882347267925671&sa=X&oi=local_result&resnum=1&ct=image


http://b5m.gipuzkoa.net/url5000/index.php?id=D_10537&lengua=1&categoria=PUBLI_FOTO
(ordu erdi hemen zerbait ikusteko  )
Etxera bidean A-8a  obretan. Irrati-zappina,  864 OM,  frantziarra :
Abesti ezaguna.  http://es.youtube.com/watch?v=vdGqE92OHaM.
Gero Cher,
http://groups.imeem.com/vYnqYcKw/video/PRbnv98I/if_i_could_turn_back_time/
eta     Frantziar  batzuk.
Bidean Ixorretan A-8  itxita  istripuagatik.
http://www.forocoches.com/foro/showthread.php?p=20018625.
Ni pasatzean  kotxeak batuta.  N-634tik  anbulantzia,  Harriandi ingurrutik.
Bidea libre, errotonda  inguruetan   argi-dizdiratsuak.  eta     besterik
ez.

Bertoko

PS: Zergatiik Eibarrera  sartzean   Irratiak, Euskadi Irratiaren uhinak kale
egiten dabe.


----- Original Message ----- 
From: "Maite Rementeria" <[EMAIL PROTECTED]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <eibartarrak@postaria.com>
Sent: Monday, September 17, 2007 5:28 PM
Subject: [eibar] ezohiko kronika


Gure lankidea dan Jatsuk kontatzen dau zelan
irakurri zaban periodikuan euriagatik suspendidu
eta egin ez zan Kokein-en
(http://www.kokein.com/) kontzertu baten
kronikia. Ni ere antzerako, ez nitzan afarira jun baina kontatu didate...

Menua primerakoa izan ei zan. Eta inork ez zituan
faltan bota Maiten entsalada epeleak. Izka mizka
batzuk lehenengo eta Asier Arregiren errezeta
portugesa gero. Txerri okelia, patatakin eta
almejekin. Originala, eta ona ei zauan nere bi
informanteen arabera. Eta amaitzeko Leireren
postria. Oraingoan euskal pastelakin konkistatu zituen eibartarren gozo
gosiak.

Ta afalostian tertulia. Beti bezala, giro onian.
Txiste asko Josu Jon zela eta ez zela eta
amaieran, deskonferentziak. Aurrena Gari,
pantaila eta guzti, Mutrikuko portuko zorakeria esplikatzen.

Gero, Luistxok, 10. urteurrena dela-eta denok
Kaliforniara jutia proposatu omen zeban
losakuekin asteburu pasa deskonferentzia batzuk
egitera. Ni banixe! Ea Eibarko Udalak
dirulaguntzatxo bat ematen digun gutxienez bidaia ordaintzeko. ;-)

Azkenik Ogrosabelen jolasarekin goizeko ordubiak
arte aritu omen ziren Eibarri buruz zeinek
zakixan gehien neurtzen. Hortik aurrera nere informantiak etxera jun ziran.

A!! eta ia ahaztu jata, zerrendakide berri bat
ere jun ei zan. Aintzane AgirrebeƱa. Bloga ere
badaka. http://eibar.org/blogak/aintzane

Normalian Luistxok posa erazten ditu zerrendakide
berriak baina itxuraz ez zaban kamararik eraman.
Hemen Erralek, ondo guapa, atera zion argazkia:
http://www.flickr.com/photos/erral/1393584946/

Ia egon zan norbaitek mejoratzen daban.


maite





_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to