Enekok:
>  Goizeko zortiretako tren hura ez zegoen pateretan etorritako jendez
>  josita, baina ezta ere exekutiboz gainezka. Itxuraz jubilatuak,
>  ikasleak, gu bezalako turistak, ... zirenak ikusten ziren asko.  Paris
>  inguruko trafiko handia da, denetik dago, noski.

Nik ezagutu nuen behin poloniako lapur bat. Frantzian bizi zen, eta
bidaiatzeko beti erabiltzen omen zuen TGVa.

Kontua da inoiz ez zuela txartelik erosten, eta oso sarri harrapatu
eta multa jartzen zioten. Berak dirurik ez zuela eta eskaera Poloniara
bidaltzen omen zuten, noski trenetik jeitsi arazi ondoren.

Ardanzan tiketik gabe trenera sartu eta agian Ermuan jeitsi beharko
duzu pikak harrapatzen bazaitu. TGVan aldiz, 200 edo 300 km baino
lehenago ez duzu trenetik jeisteko aukerarik izango, geldialdi
gutxiago ditu eta. Horregatik zebilen beti TGVan, takada batean
200-300 km egiten zituelako, doan eta oso eroso.

Gari
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to