Eskerrik asko, Gari. Oso historixa bitxixa, kontatzeko modukoa. leire 2008/2/14, Gari Araolaza <[EMAIL PROTECTED]>: > > Leirek: > > > -------Gari, kuriosidadia piztu destazu, nundik nora ezagutu zenduan zuk > > poloniako lapur bat? eta lapurra dala jakin? > > leire, kuxkuxean > > > 1993an Alemaniako Aachenen. Bi lagun joan ginan hango unibertsitatean > ikastera eta etxerik ere ez geneukanez, alberge batean egon ginan > lehenengo egunetan. Alberge hartan 4 pertsona geunden gau batean, gela > berdinean: poloniarra, langabetu belgiar bat eta bi eibartar. > > Bezperan poloniarrak bere treneko andantzak kontatu zizkigun, ji-ji > eta ja-ja eta nolako azkarra zen, zenbat engainatzen zuen Frantziako > gobernua eta abar. Bartzelonan egon zela olinpiadetan baina handik > bota egin zuela poliziak. Aurpegia galanta. > > Nere lagun eibartarrari kartera ohostu zioten gauean. Goizean > albergeko jabeari esan genionean ateak itxi zituen eta poliziari deitu > zion. Bitartean, etxea goitik behera rebisatu eta komunean aurkitu > zuten lagunaren kartera, hutsik. Polizia etorri zen baina diru gutxi > zenez ( 50 bat marko), erabaki genuen gauza bertan uztea, denuntzia > eta liotan hasi gabe, ezin bait genuen frogatu nork zeukan dirua. > > Poliziek "Ondo da, hurrengo arte orduan" esan bezain azkar polakoak > eskatu zien ea polizi autoan eramango zuten hiriaren erdialdera > (nahiko urrun geunden). Poliziek baietz, no problem. Han joan ziren > lagunaren 50 markoak, polizia autoan. > > Gari > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.