Leirek:
> -------Gari, kuriosidadia piztu destazu, nundik nora ezagutu zenduan zuk
> poloniako lapur bat?  eta lapurra dala jakin?
> leire, kuxkuxean

1993an Alemaniako Aachenen.  Bi lagun joan ginan hango unibertsitatean
ikastera eta etxerik ere ez geneukanez, alberge batean egon ginan
lehenengo egunetan. Alberge hartan 4 pertsona geunden gau batean, gela
berdinean: poloniarra, langabetu belgiar bat eta bi eibartar.

Bezperan poloniarrak bere treneko andantzak kontatu zizkigun, ji-ji
eta ja-ja eta nolako azkarra zen, zenbat engainatzen zuen Frantziako
gobernua eta abar. Bartzelonan egon zela olinpiadetan baina handik
bota egin zuela poliziak. Aurpegia galanta.

Nere lagun eibartarrari kartera ohostu zioten gauean. Goizean
albergeko jabeari esan genionean ateak itxi zituen eta poliziari deitu
zion. Bitartean, etxea goitik behera rebisatu eta komunean aurkitu
zuten lagunaren kartera, hutsik. Polizia etorri zen baina diru gutxi
zenez ( 50 bat marko), erabaki genuen gauza bertan uztea, denuntzia
eta liotan hasi gabe, ezin bait genuen frogatu nork zeukan dirua.

Poliziek "Ondo da, hurrengo arte orduan" esan bezain azkar polakoak
eskatu zien ea polizi autoan eramango zuten hiriaren erdialdera
(nahiko urrun geunden). Poliziek baietz, no problem. Han joan ziren
lagunaren 50 markoak, polizia autoan.

Gari
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to