Hau da egurra hau zerrendiari emon detsazuena, jeseus, zelako 
txaparradia, trena, erreback (emoten daben atzerakadagaittik) eta 
abar...JOSU!!! Asko gustau jata egin dozun bidixua!!! Gure udaletxeko 
politiko jendia, agerixan, parregarri geratzen da. Gizurra ogibide, 
ogixa baino zeozer gehixago erosteko be heltzen jakuela, soldata 
igoerak, eurak bozkatu eurak onartu. Merezi dabela konbensiduta egongo 
dira, negoziante haundixagueri atiak zabalduta...

Euskal Y.
Astakerixa haundixa dana, gure lur menditsu eta populatuetatik pasatzia da.

Bestalde, (aitxitxa ilustrau baten holako 3 ideia irakurritta, beste 3 
etorri jataz gogora)

1. Euskal Y, beste AHTak bezela, abioi bidaia laburren ordezkua izango 
da. AHT eta AET (abiadura ertainean), abioia baino ekologikuaguak dira, 
erosuaguak...eta etorkizuneko garraiobidia. Europan zihar bidaiatzeko 
aukerarik onena bihurtuko da. Bidaiari motak, ejekutibo zein turista, 
berdin dau erabiltzen dan bittartian, abioiak, kotxiak, autobusak eta 
kamioiak kentzen dittuan bittartian...Baina gizurrak eta egixa ez osuak 
erabiltzen diranian horrelako makroproiektu bat aurrera ataratzeko...MALO!

Energia kontsumua neurtu eta eraginkortzeko denboretan...gu 
despilfarrora. Ze kostu ekonomiko daka ejekutibuendako trentxuak gure 
lurretako obretan? Bideragarrixa al da? Zeinendako da bideragarri, 
bideragarri bada? Ze numerokin? Zenbat kamioi atarako dittu 
errepidetatik? Zenbat dabiz? Zenbat ibiliko dira? Nun egingo dittue lur 
betelanak? Ingurumen legedia betetzen da? Nun harrobi barrixak? KALTE 
EKOLOGIKUEN IDEIARIK ba al dago? Zenbat erregai fosil gastauko da obran? 
Zenbat CO2 tona? Energia-itturrixak, kontsumuak?

BARDIN JARRAITZEN DOGU eztabaida etendako puntuan, informaziño barik, 
eta propagandan AHTren alde diru pillua gastatzen. Marketing partida 
obra aurrekontuetan sartzen da ala Propaganda Sail Orokorra dago? Nor da 
Eusko Jaurlaritzako Propaganda Sailburua? Gora Goebbels!

2. Y hori Frantzian oin pikutara botatzen dan energia nuklearrari 
"urtenbidia" emoteko da, ez Kioto betezeko. Negozio borobila. Bide batez 
AHT saria osatzen da, Madril-Lisboa-Paris... Eta beste bide batez, 
golosuena "guretzat", gure politikuen laguntxuen enpresek obra 
konplikatu eta oso garesti bat egingo dabe, aurrekontuetatik gora 
gastatzia be errazoitua egongo dana.

3. Eta nora jungo da gero, trena egitten ibiliko dan makinerixia? Ze 
obra asmatuko da gero? Begixak itxita aurrera, danak balixo ete dau 
"progresu" deitzen jakonaren izenian? Ah!!! 3. mundura jungo gara han be 
progresu egittera......Kolapsoa zer dan ba ete daki iñok?

Progresatzia ondo dago, hobetzeko danian. Jevonsen paradoxa ezagutzen???
Itsu eta gor progresuan sinisteko, ilusua izan biharra dago, fededuna. 
Politikueri sinisteko, tontua.

Begixak itxita jarraittu nahi dabenak Goebbelsek errepikatzen dittuanak 
sinisten...aurrera! Baina ez naiz tren horretan inoiz be ez 
montauko...lehenago AHTn.

Ez naiz fededuna, demokrata edo faxista.

Asier Arregi


Amatiño(e)k dio:
> Luistxok:
>   
>> Ejekutibuak kendu aireportuetatik, ala kamioiak karreteratik, zertarako da 
>> Euskal Y?
>>     
>  
> Holako gauzak irakurritta --eta jende gazte eta ilustrau artian gainera-- 
> hiru ideia bururatzen jatazak.
>  
> 1. Ia benetan holako gauzak esaten dittuenak inoiz etxetik urtetzen daben edo 
> zer esangura daben "ejekutibo" berbia erabiltzen dabenian. Nik behintzat 
> dexente ibili bihar izaten juat, hegazkiñak bete xamarrak ikusten jittuat, ez 
> jakixat komertzial gizajua ejekutibua dan edo zer arraio dan,  eta, gainera, 
> korbatadunak baino dexente gehixao ikusten jittuatkorbatabakuak. Baina, 
> halandabe, jo daigun hegazkinak eta trenak korbatadun ejekutiboz betetzen 
> dirala. Eta? Zer egin biharko genduke ba hórrek millaka bidaiari guztiak 
> ejekutibo hutsak balittuk be? Kuriosidadez, ze bidaiari-mota izan bihar dok 
> azpiegitura barrixak merezi ahal izateko?
>  
> 2. Zilegi dok, jakina, Euskal Y hori zertarako dan galdetzia. Libre dan 
> moduan Euskal Y barik euskal ekonomi-gizarteak etorkizunari aurre egiterik 
> ete dakan. Churchill politikari haundixak galdetu juan  ia zertarako balio 
> ete zeban telebisiñuak, telebisiñua ez ei zuan-eta gauza informaziñorik 
> emoteko. Churchill ez zuan iñozua, baina ez juan beti asmau eta, bistan 
> danez, ez jekixan guztiaz.
>  
> 3. Deskargako aldatzetako alde bixetan (Antzuolan eta Zumarragan) 
> gurdi-zerbitzua jeguan aldapia igotzeko gauza ez ziran lehen autuak alde 
> batetik bestera eruateko. Kamiño barrixa egin zanian, burdi-sektoria kejau 
> egin zuan. Euren ustez, Deskargako trafikuak ez juan justifikatzen kamiño 
> barrixa egin biharra eta, gainera, kamiño barrixak garraio-sektorian 
> hondamendixa erakarriko ei juan. Errezoia jeken: eurak iragarri moduan, 
> Deskargako burdi-garraio sektoria pikutara juan zuan.
>  
> Amatiño
> asoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to