Terminologia konplexua da, bariedadeak ere ez direlako gutxi. Gutxienez
hauek:

Batetik, zapi xinpleena eta erabiliena dago, buruko ilea estaltzekoa
(ez naiz oroitzen arabierazko izenaz, baina ez da zaila izango
bilatzen).

Gero, burua eta aurpegia tapatzen dituena, begiak bistan utziz (Leirek
ikusi zuena, nonbait).

Irango tipikoa, txadorra: burutik oinetaraino tapatzen duen soineko
beltza, aurpegia bakarrik uzten duena agerian.

Eta tenebrosoena, Afganistan inguruko burka, begien pareko sareta bat
duena, eta gainerakoa estalita.

Euskaraz ematerakoan, izen generiko gisa hiru aukera ikusi izan ditut
testuetan: buruzapia, beloa eta mantelina. Bakoitzak baditu bere alde
on eta txarrak, baina ez pentsa erraza denik.

X.

El 08/04/2008, a las 13:03, Luistxo Fernandez escribió:

At 22:49 2008/04/07, you wrote:
>Ez dut eztabaidaren haria oso-osorik jarraitu, baina duela gutxi
>Eibarren bizi den "Bidaya" taldeko ordezkariari egindako elkarrizketa
>etorri zait burura:
>http://tinyurl.com/65p3fa
>
>Musulmana, "beloduna" eta gizonezkoak nagusi diren eraikuntza
>sektorean lan egin nahian. Dignidadea baduela esango nuke, eta beloa
>berak hautatutakoa dela dio.

Belua barik, buru gaineko zapia izango da, ezta?


>Dena den, erlijioak edota zentzu zabalean kulturak, asko inposatzen
>du. Dudarik ez dago.
>
>eneko

Atzo ikusi neban La Salle ikastetxe erlijiosoko irteeran, neska bat
zapi musulman horrekin. Ikaslien autobusera zoian, pentsatzen dot
bertako ikaslia izango zala.

Luistxo

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:  
[EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to