Mikel Lizarralde<mikellizarra...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2010eko urtren 28a 15:57): > Tristia da udalak daukan jokatzeko era hori (udal honek eta munduko erakunde > publiko gehienek), interes pribatuari bakarrik begiratzen eta ez > sorkuntzaren alde. Goizeko 7etan udaltzainak bidaltzearena... ezkutuan eta > azpikeriaz? > > Bestalde, gaztetxeak antolatzen dituen tailer, ikastaro, kontzertu eta > abarrak galtzea sekulako galera da herrixarendako. Eta hori bertan egon ez > dan batek esaten dau. Geroz eta ikastaro, tailer eta abar gehixao herrixan, > orduan eta hobeto. > > Gainera, udalak eraikin moduan bakarrik ikusten dau gaztetxia, eta ez dau > hori egin behar. Sortzen duten mugimendu dana mantentzen ahalegindu beharko > lirateke, nahiz eta ez izan beraien ideologiakoak. Eta beraien esku egon > beharko litzateke gaztetxekoekin hitz egitea, egoera azaltzea (zergatik bota > behar da, benetan beharrezkoa bada hori egitea) eta alternatibak planteatzea > (errealistak hori bai, ez esatea lokal txikitxo bat daukatela Ibur-errekan, > adibidez - hau nere asmakizuna). > > Traketsak dira dure agintariak eta bide beretik jarraituko dugu denbora > askoan. >
Nik deabruaren abokatuaren lana egingo dut eta zuek kritikatu, bale? ;) Gaztetxea dagoen eraikina okupatu egin zuten hutsik zegoelako. Arrazoi bategatik edo besteagatik eraikinaren jabeak ez du oztopo nabarmenik jarri, kalean behintzat ez da ezer entzun, egunkarietan edo eta kitton ez da aipatu eta ez da zaratarik egon beste toki batzuetan gertatu den bezala. Bariantearen irteeratik Asua Errekara errepidea egin behar zela aspalditik komentatzen zebiltzan eta errepide hori (dirudienez) gaztetxea dagoen eraikinaren ingurutik pasatu behar du eta horretarako eraikina bota egin behar dute hirigintza arauetan horrela dagoelako. Beraz Udalak, Hirigintza Arauei jarraiki, eraikinaren jabea informatuko zuen "eh, hori bota egin behar dut errepidea egiteko. Aurkeztu alegazioak nahi badituzu". Eta jabeak paso egingo zuen edo "le echarán la culpa al Ayuntamiento" pentsatuko zuen eta paso egin du. Beraz galdera: eraikinaren jabeak bazuen Udalaren asmoen berri? Udalak nor informatu behar du, jabea ala erakina okupatu duena? Mikel _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: eibartarrak-requ...@postaria.com izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.