Erabat ados Oier.

Jubilauak lobbyxa dira bai, jubilatuen eta agintian daren politikuen arteko hartu-emon interesaua dago. Esaten zan, gerra aurreko kontuak, botuak erosi egitten zirala; ba, oin be bai. Alkartiak ez litzakez adiñaren arabera erabili bihar. Udala, Taillarra Gaztetxiakin oso txarto jokatu dau eta Jubilauekin "onduegi".

Serafin

Oier Araolaza(e)k dio:

Neri are eta iraingarrixago egiten zait Tallarra Gaztetxea eraisteko asmoa, egunotan antzeko ezaugarriak dituen beste gune batekin Udalak justo kontrako jarrera erakusten duela ikusita. Atzo, Tallarra Gaztetxean alarma piztu zen egun berean, DVn albiste hau zetorren:

El hogar de Unzaga será ampliado
Se destinan 400.000 euros para la ampliación y mejora de sus instalaciones.
http://www.diariovasco.com/20100127/bajo-deba/hogar-unzaga-sera-ampliado-20100127.html

Jubilatuak lobby bat dira gaur egun, eta beraien lobby gaitasuna eta politikoen boto-gosea nahi bezala erabiltzeko gaitasuna dutenak. Pasa den San Anton jaietan Untzagako jubiletxeko zenbait arduradunekin izan nintzen, eta lotsarik ez dutela esan nien, ez dagoela eskubiderik beste guztiei ukatzen zaizkien gauzak beraiei ematea, eta bazegoela Eibarren beraiek baina hamaika aldiz behar handiagoan zeudenak (gaztetxoak adibidez) eta haien onerako zerbitzuak tantaka baino bideratzen ez direnean, jubilatuek, lehendik hainbat gune eta baliabide dituztenek, nahi duten guztia eskatzen eta lortzen jarraitzen dutela.

Tallarra Gaztetxearen eraikina Udalarena izan ala ez, nire ustez normalena litzateke eremu horretatik errepide bat pasa behar bada, aurretik haiekin bildu, eta aurrera daramatzaten jarduera horientzat lokal berri bat bilatzea eta egokitzen laguntzea.

Gaztetxeen kontuarekin, badago zerbait ni erabat konbenzintzen ez nauena, jubiletxeen asuntoak konbenzitzen ez nauen bezala. Elkartu eta jarduerak elkarrekin egiteko irizpide nagusia adina izateak ez nau asko erakartzen. Niri dantza gustatzen bazait, edo xakea, edo musika, edo dena delakoa, berdin zait zein adin duten niri zaletasun horrekin bat egiten dutenek, garrantzitsuena jarduera zehatz horrekin bat etortzea da. Badakit gero praktikan batzuk jubilatu adinerarte jarraitzen dutela Gaztetxera joaten, eta ez dagoela adin muga ez horren inguruko araurik, baina abiapuntuan markatzen den erreferentzia hori da.

Gaztetxean lan handia eta aberatsa egiten da, zalantzarik gabe. Baina ez da bakarra baldintza horietan funtzionatzen duena eta dinamika potenteak bideratzen dituena. "Esaidazue ze beste kolektibotan egiten den lan guzti hori modu guztiz independiente eta bolondresean.". Niri mordoska bat okurritzen zaizkit, baina bi adibide jarriko dizkizut, zerrenda honetako gertu-gertukoak: Klub Deportiboa eta Kulturala.

Jarraitu informatzen, mesedez.

oier.

------------------------------------------------------------------------

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to