Aupa! Hori ona! Deabruaren abokatuak ere minimoki irakurri beharko du manuala!
Eraikina ez da jabe batena. Eraikina Udaletxearena berarena da, eta duela tarte bat Euskotreni saldu zion. Uste dut oso ondo esplikatu dutela uarreko mezuan. Gaztetxea ez da eraikin bat, bertan barruan dagoena baizik. Dena dela, okupatzaileei bai abisatu behar diete, LEGEZ. Are gehiago jabeak beraiek izanda, eta bahin baino gehiagotan gaztetxera gutun ezberdinak (udalaren propaganda etabar) Gaztetxearen izenera bidali ta gero. Horrek esan nahi du ezagutu ezagutzen zutela bertan talde bat zegoela lanean, eta are gehiago, aitortzen zutela bere esistentzia. Eztabaida "eraikina norena da" baldin bada, galduta gabiltza. Jabego probatua eta herritarren beharrak. Horiek bi gauza horiek jartzen ditu parez-pare okupazioak, hain zuzen ere. Jokin _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: eibartarrak-requ...@postaria.com izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.