Luistxo Fernandez<luis...@eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2010eko
otsren 15a 17:46):

> 2010/2/15 markos zapiain <mzapi...@euskalnet.net>:
> > ezaugarri hauek aldi berean lituzkeen i-rakurgailua litzateke bilatzen
> dudana:
> > -distirarik ez, tinta elektronikoa
> > -baina leku ilunetan irakurtzea ahalbidetzen duen berezko argia
> > -bilatzailea, liburuan kontzeptuak eta hitzak bilatu ahal izateko, kindle
> lez
> > -oharrak idazteko aukera
> > -euskara arazo ez zaiona
>
> Ikusi dut galdera bera jarri duzula Sustatun, Markos. Uste dut oso
> zaila izango dela inork erantzutea ze...
> - Ia inork ere ez dauka i.rakurgailurik Euskal Herrian
> - daukaten apur horiek... auskalo nor diren, baina bakoitzak berea
> izango du, auskalo zer irakurtzen duen eta nola darabilen, eta
> erabiltzekotan ere, bakoitzak irakurgailu bat bakarra dauka, eta ia
> seguro ez duela beste modelorik eskura konparatzeko.
> Nik neure burua guru gisa saltzen dut batzuetan... baina ez dut sekula
> esku artean halako trastorik eduki. Ikutu ere ez, Markos.
> Inor badago halakorik ukitu duenik zerrenda honetan, MANIFESTA
> DADILAAAAAA!!!!!
>

Tira ba, nik nire esperientzia kontatuko dut, ez liburu irakurgailu
elektronikoekin (horrelako batekin Durangoko Azokan Elkar-en stand-ean
minutu batzuk saltseatu nuen, besterik ez), baizik eta OLPC-XOarekin...

OLPC (One Laptop Per Child) MIT-etik sortutako ONG bat da, helburua
hirugarren munduko haurren hezkuntzan teknologia berrien bidez laguntzea
duena. Horretarako XO izeneko ordenagailu bat garatu zuten, potentzia eta
kapazidade aldetik gaur egungo edozein ordenagailuren azpitik dagoena baina
beste ezaugarri askotan (kontsumoa, tamaina, pisua...) iraultzailea izan
dena (gaur egun hain popularrak diren netbook-en aurrekaria izan da). Eta
ezaugarri iraultzaileetako beste bat pantaila da.

"Merkatuan" jarritako tinta elektronikozko pantaila zuen lehenengoetako
aparatua izan zen, 2007an atera baitzen. "Merkatuan" diot, komatxo artean,
ez baitzegoen benetan salgai, hirugarren munduko gobernuei kopuru handitan
ez bada, edo "bi ordaindu bat eraman" kanpainatan (horrela eskuratu nuen nik
nirea). Eta zalantzarik gabe lehenengoa izan zen tinta elektroniko-LCD
pantaila dualarekin, oraindik ere ez baitago (nik dakidala behintzat)
horrelako besterik merkatuan. Lan egiteko modu normalean koloretako LCD
pantaila du, horrelakoek ohi duten atzeko argiarekin, baina, eramangarrietan
botoi bati sakatuta argitasuna jaitsi dakiokeen bezala, honi guztiz ken
diezaiokegu eta tinta elektronikozko pantaila bihurtzen da, kolorerik
gabekoa baina bista gutxiago nekatzen duena, eguzki argitan ikus daitekeena
eta gutxiago kontsumitzen duena (ez liburu irakurgailu elektronikoak bezain
gutxi, hau ordenagailu oso bat baita). Eta oso praktikoa da.

Hala ere, esan dudan bezala, Markos, zuk behar duzuna, pantaila dualdun
aparatua, ez dago besterik merkatuan, ez ordenagailurik ez liburu
irakurgailu elektronikorik. Baina litekeena da laster egotea. Mary Lou
Jepsenek (http://en.wikipedia.org/wiki/Mary_Lou_Jepsen), OLPC proiektuko
hardware arduradun izandakoak eta pantailetan aditua denak, OLPC utzi eta
Pixel Qi enpresa sortu zuen 2008aren hasieran, pantailetara dedikatutako
enpresa. Abenduan kaleratu zuten lehen pantaila duala (
http://www.gizmodo.es/2009/06/03/el-primer-video-de-la-pantalla-dual-de-pixel-qi.html),
eta espero da 2010ean zehar agertzea pantaila hori duten lehen aparailuak.
Baina ezin jakin tartean liburu irakurgailu elektronikorik egongo den.

Beste baldintzei dagokienez, liburu irakurgailu elektronikoek, ezta Kindle-k
ere, ez dute arazorik euskararekin. Liburu asko daude euskaraz edozein
irakurgailutan, Kindle-ean barne, irakur daitezkeenak. Adibidez, Klasikoak
bildumako edozein (http://www.klasikoak.com/Formularios/catalogo_e.asp), edo
Susako asko (http://www.susa-literatura.com/katosorik.html), edo euskal
literaturaren klasiko asko (http://klasikoak.armiarma.com/alfa.htm). Liburu
irakurgailu elektroniko batzuek arazoa dutena da  ebook-ak saltzen hasi
diren euskal argitaletxeek horiei jartzen dieten DRM edo kopiak saihesteko
sistemarekin. Orduan, argitaletxe horien azken nobedadeak dira ezingo
dituzunak irakurri Kindle edo Nook baten, soilik Adobe-ren DRM-a darabilten
gailuetan. Pantaila dualdun irakurgailuak ateratzen direnean ikusi behar ea
DRM familia horretakoak diren, argitaletxe horien nobedadeak irakurri nahi
izatekotan.

Esperientzia zuzena, @gasteizen-ek kontatu zuen twitter-en (
http://twitter.com/gasteizen) Cool-ER bat erosi zuela Elkarren (
http://www.elkar.com/ebook.cfm?hizkuntza=0&atala=liburu_elektroniko_fitxa&modeloa=eb_cool_er_eus).
Aparatua ongi omen dago (http://twitter.com/gasteizen/status/7909702211),
baina DRMa ez noski (http://twitter.com/gasteizen/status/8968342639)...

    Igor Leturia
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to