cybook opus bat erosi dut; txikia da, esku bakar batekin erabil dezakezu, elkarren dendaren batean erosiz gero hamar e-liburu oparitzen dizkizute eta elkarrek eskaintzen dituen i-rakurgailuen artean merkeena da (249,95)...

luistxo, peruk edo lilik batxilergoko bigarren mailan literatura unibertsala aukeratzen badute aterako diozu eta diote i-rakurgailuari etekin garbia

gure amaiari madame bovary agindu diote; paperezko liburuko itzulpenak, oso txukuna, urte pilo bat dauzka, eta "makur erazi", "bait nekien", "duhin" eta horrelakoak dakartza

alaba eta ikaskideak nahastu egiten dira: "escribes en el examen como trae el libro y está mal, vaya mierda de idioma"

baina susa literaturako armiarmakoak lan ikaragarri bat egiten ari dira: badute sail bat, "euskarari ekarriak" izenekoa, non literatura unibertsaleko obrak sareratzen ari baitira, baina gainera... ORRIALDEZ ORRIALDE ORRAZTU ETA GAUR EGUN INDARREAN DAGOEN ORTOGRAFIAREN ARABERA ZUZENDUTA!!

sekulako lana, anonimoa bestalde, oso eskertzekoa

dena den, susaren webgunetik ezin da jaitsi, liburuen esporak-etik jaitsi beharra dago

http://esporak.blogspot.com/

pdf edo ePub gisa jaitsi dezakezu; nik pdf-a ezin dut irakurri, txikiegia zait, cybook-ek letra handitzeko ematen duen aukera muturrera eramanda ere

liburuen esporak-en bada esteka bat pdf-ak ePub bilakarazteko; klasikoak bilduma mitikoko aurreneko ehun liburuak pdf gisa jaitsi daitezke; gero ePub bihurtu eta barrura

amaiari behinik behin madame bovary i-rakurgailuan ez zaio paperean bezain arrotza egiten

hain zuzen, cybook-ean osorik irakurri dudan aurreneko liburua camus-en arrotza da, eta egia esan bikain, oso erosoa da

berez 1970koa da itzulpena, txato agirre berriki hilak ondua, baina armiarmako lagunek itzulpena joan den astean amaitua balitz bezala utzi dute


----- Original Message ----- From: "Luistxo Fernandez" <luis...@eibar.org>
To: "Eibartarrak zerrenda" <eibartarrak@postaria.com>
Sent: Wednesday, February 17, 2010 1:35 PM
Subject: Re: [eibar] zein liburu elektroniko?


Luistxo:
. baina ez dut sekula
esku artean halako trastorik eduki. Ikutu ere ez, Markos.

Igor Leturia:
Tira ba, nik nire esperientzia kontatuko dut, ez liburu irakurgailu
elektronikoekin (horrelako batekin Durangoko Azokan Elkar-en stand-ean
minutu batzuk saltseatu nuen, besterik ez), baizik eta OLPC-XOarekin...

Bueno, nik hori ikutu, ikutu dot, baina darabilen pantaila-argiztapena
gora-behera, ez dut uste "espezie" bereko bitxoa denik, gertuago dago
netbook-etatik funtzioz eta tamainaz, ezta?

Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to