igor, olpc horrek perfektua ematen du idazleentzat, ezta?

arina, idazketan kontzentratzeko egokia (despistatzeko txorakeria gutxi), tinta 
elektronikoa, errukiak dakarren lasaitua... 

nire andreari oparituko nioke: bada oraindik 'bi ordaindu bat eraman' 
kanpainarik?

bestalde, pantaila bikoitzari dagokionez, ez da zehazki zuk aipatua, baina 
badira irakurgailu batzuk bitan bereiziak, goiko aldean testua irakurtzeko 
tinta elektronikoa eta behean berriz internetetik nabigatzeko distiratsua, 
baina orain ez naiz oroitzen non ikusi dudan

milesker ebookak jaisteko estekengatik
  ----- Original Message ----- 
  From: Igor Leturia 
  To: Eibartarrak zerrenda 
  Sent: Tuesday, February 16, 2010 12:17 AM
  Subject: Re: [eibar] zein liburu elektroniko?


  Luistxo Fernandez<luis...@eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2010eko otsren 
15a 17:46):

    2010/2/15 markos zapiain <mzapi...@euskalnet.net>:

    > ezaugarri hauek aldi berean lituzkeen i-rakurgailua litzateke bilatzen 
dudana:
    > -distirarik ez, tinta elektronikoa
    > -baina leku ilunetan irakurtzea ahalbidetzen duen berezko argia
    > -bilatzailea, liburuan kontzeptuak eta hitzak bilatu ahal izateko, kindle 
lez
    > -oharrak idazteko aukera
    > -euskara arazo ez zaiona


    Ikusi dut galdera bera jarri duzula Sustatun, Markos. Uste dut oso
    zaila izango dela inork erantzutea ze...
    - Ia inork ere ez dauka i.rakurgailurik Euskal Herrian
    - daukaten apur horiek... auskalo nor diren, baina bakoitzak berea
    izango du, auskalo zer irakurtzen duen eta nola darabilen, eta
    erabiltzekotan ere, bakoitzak irakurgailu bat bakarra dauka, eta ia
    seguro ez duela beste modelorik eskura konparatzeko.
    Nik neure burua guru gisa saltzen dut batzuetan... baina ez dut sekula
    esku artean halako trastorik eduki. Ikutu ere ez, Markos.
    Inor badago halakorik ukitu duenik zerrenda honetan, MANIFESTA 
DADILAAAAAA!!!!!


  Tira ba, nik nire esperientzia kontatuko dut, ez liburu irakurgailu 
elektronikoekin (horrelako batekin Durangoko Azokan Elkar-en stand-ean minutu 
batzuk saltseatu nuen, besterik ez), baizik eta OLPC-XOarekin...

  OLPC (One Laptop Per Child) MIT-etik sortutako ONG bat da, helburua 
hirugarren munduko haurren hezkuntzan teknologia berrien bidez laguntzea duena. 
Horretarako XO izeneko ordenagailu bat garatu zuten, potentzia eta kapazidade 
aldetik gaur egungo edozein ordenagailuren azpitik dagoena baina beste 
ezaugarri askotan (kontsumoa, tamaina, pisua...) iraultzailea izan dena (gaur 
egun hain popularrak diren netbook-en aurrekaria izan da). Eta ezaugarri 
iraultzaileetako beste bat pantaila da.

  "Merkatuan" jarritako tinta elektronikozko pantaila zuen lehenengoetako 
aparatua izan zen, 2007an atera baitzen. "Merkatuan" diot, komatxo artean, ez 
baitzegoen benetan salgai, hirugarren munduko gobernuei kopuru handitan ez 
bada, edo "bi ordaindu bat eraman" kanpainatan (horrela eskuratu nuen nik 
nirea). Eta zalantzarik gabe lehenengoa izan zen tinta elektroniko-LCD pantaila 
dualarekin, oraindik ere ez baitago (nik dakidala behintzat) horrelako besterik 
merkatuan. Lan egiteko modu normalean koloretako LCD pantaila du, horrelakoek 
ohi duten atzeko argiarekin, baina, eramangarrietan botoi bati sakatuta 
argitasuna jaitsi dakiokeen bezala, honi guztiz ken diezaiokegu eta tinta 
elektronikozko pantaila bihurtzen da, kolorerik gabekoa baina bista gutxiago 
nekatzen duena, eguzki argitan ikus daitekeena eta gutxiago kontsumitzen duena 
(ez liburu irakurgailu elektronikoak bezain gutxi, hau ordenagailu oso bat 
baita). Eta oso praktikoa da.

  Hala ere, esan dudan bezala, Markos, zuk behar duzuna, pantaila dualdun 
aparatua, ez dago besterik merkatuan, ez ordenagailurik ez liburu irakurgailu 
elektronikorik. Baina litekeena da laster egotea. Mary Lou Jepsenek 
(http://en.wikipedia.org/wiki/Mary_Lou_Jepsen), OLPC proiektuko hardware 
arduradun izandakoak eta pantailetan aditua denak, OLPC utzi eta Pixel Qi 
enpresa sortu zuen 2008aren hasieran, pantailetara dedikatutako enpresa. 
Abenduan kaleratu zuten lehen pantaila duala 
(http://www.gizmodo.es/2009/06/03/el-primer-video-de-la-pantalla-dual-de-pixel-qi.html),
 eta espero da 2010ean zehar agertzea pantaila hori duten lehen aparailuak. 
Baina ezin jakin tartean liburu irakurgailu elektronikorik egongo den.

  Beste baldintzei dagokienez, liburu irakurgailu elektronikoek, ezta Kindle-k 
ere, ez dute arazorik euskararekin. Liburu asko daude euskaraz edozein 
irakurgailutan, Kindle-ean barne, irakur daitezkeenak. Adibidez, Klasikoak 
bildumako edozein (http://www.klasikoak.com/Formularios/catalogo_e.asp), edo 
Susako asko (http://www.susa-literatura.com/katosorik.html), edo euskal 
literaturaren klasiko asko (http://klasikoak.armiarma.com/alfa.htm). Liburu 
irakurgailu elektroniko batzuek arazoa dutena da  ebook-ak saltzen hasi diren 
euskal argitaletxeek horiei jartzen dieten DRM edo kopiak saihesteko 
sistemarekin. Orduan, argitaletxe horien azken nobedadeak dira ezingo dituzunak 
irakurri Kindle edo Nook baten, soilik Adobe-ren DRM-a darabilten gailuetan. 
Pantaila dualdun irakurgailuak ateratzen direnean ikusi behar ea DRM familia 
horretakoak diren, argitaletxe horien nobedadeak irakurri nahi izatekotan.

  Esperientzia zuzena, @gasteizen-ek kontatu zuen twitter-en 
(http://twitter.com/gasteizen) Cool-ER bat erosi zuela Elkarren 
(http://www.elkar.com/ebook.cfm?hizkuntza=0&atala=liburu_elektroniko_fitxa&modeloa=eb_cool_er_eus).
 Aparatua ongi omen dago (http://twitter.com/gasteizen/status/7909702211), 
baina DRMa ez noski (http://twitter.com/gasteizen/status/8968342639)...

      Igor Leturia



------------------------------------------------------------------------------


  _______________________________________________
  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to