tira, ba, eskerrik asko guztiori!

Kawabata, Soseki, Mishima, Murakami... Orain ez dakat aitxakixarik!
Nundik atara bihar dot tartia? :-)

Jatsuri esker, "Gauaren sakonean" etxian dakat honezkero.

Esku artian hartu eta banoia Murakamikin ohera, epeletara.
Ia zer diñostan.

Asier



Mikel Lizarralde<mikellizarra...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2010eko apiren 26a 11:20):
> Yukio Mishimaren libururik ez dot irakurri, baina bere bizitza nahiko
> deigarrixa da. Wikipedian irakur daiteke pixkat:
>
> http://eu.wikipedia.org/wiki/Yukio_Mishima Gazteleraz zeozer gehixago:
> http://es.wikipedia.org/wiki/Yukio_Mishima
>
> Bere buruaz beste egin zuen, seppuku/harakiria eginaz.
>
> Mikel
>
> 2010/4/26 Mikel Elorza <gri...@armiarma.com>
>>
>> Aipatutakoez gain, bere berezitasun --eta uneka edertasunagatik--, nik
>> Yukio Mishima ere hartuko nuke eskuetan. Urte asko dira bere bizpahiru lan
>> irakurri nituela, baina oroitzapen ona dut.
>> Literatura Unibertsaleko bilduman bada bere lan bat euskaraz,
>> "Arratsaldeko Atoiuntzia", sarean osorik dagoena
>> (http://www.armiarma.com/unibertsala/mishima/).
>>
>> aio
>>
>> Mkl
>>
>> ----- Original Message ----- From: "Iban Zaldua Gonzalez"
>> <iban.zal...@ehu.es>
>> To: "Eibartarrak zerrenda" <eibartarrak@postaria.com>
>> Sent: Monday, April 26, 2010 10:33 AM
>> Subject: Re: [eibar] Literatura japoniarra
>>
>>
>> Euskaraz, bestalde, hortxe dago Kawabata-ren "Loti ederrak" klasikoa,
>> Alberdania-Elkarrek duela ez hainbeste atera zutena Literatura
>> Unibertsala sailean. Oso liburu delikatua eta gomendagarria.
>>
>> Eta gaztelaniaz niri oso ona iruditu zait Natsume Soseki-ren
>> "Botchan", hogeigarren mende hasierako nobela kasik pikaresko bat,
>> probintzietako institutu batera eskolak ematera doan gazte tokyotar
>> alproja batena. Impedimenta argitaletxean dago (gaztelaniaz), eta
>> benetan merezi du.
>>
>> Ondo izan,
>>
>> Iban.
>>
>> Mikel Lizarralde <mikellizarra...@gmail.com> erabiltzaileak idatzi du:
>>
>>> Murakamiren bi liburu irakurri ditut: "Al sur de la frontera, al oeste
>>> del
>>> sol" eta "Sauce ciego, mujer dormida". Bixak gustora irakurri nituan,
>>> gustuko dot Murakami. Ez naiz gogoratzen bi liburuetako zeinetan zen,
>>> baina
>>> tsunami bati buruzko ipuin polit bat zekarren. Tokyo blues ere badaukat
>>> etxean, irakurtzeko zain.
>>>
>>> Mikel
>>>
>>> 2010/4/26 leire narbaiza arizmendi <txarg...@gmail.com>
>>>
>>>> Nik ez dot ixa ezer irakorri.
>>>> Biaña Murakamin liburu bat euskeraz be badago. ereinen
>>>> http://www.erein.com/liburuak/libGauarensakonean.htm eta 1. kapitulua
>>>> irakorri zeinke.
>>>> Gustau ezkero, jarraitzeko moduan.
>>>> Gero kontau, bale?
>>>> leire
>>>>
>>>> 2010/4/25, Eneko Astigarraga <eastigarr...@codesyntax.com>:
>>>>
>>>>> 2010/4/25 Asier Sarasua <asara...@gmail.com>:
>>>>>
>>>>> > Murakami? Kenzaburo Oe? Besterik?
>>>>>
>>>>> Murakami-ren "De qué hablo cuando hablo de correr" irakurri nuen joan
>>>>> zen astean, hasi eta amaitu takada batean, baina nire gustuko gaia
>>>>> zen.  Tipo jatorra dirudi
>>>>> http://twitter.com/eastigarraga/status/12393420403  :-)
>>>>>
>>>>>
>>>>> Eneko
>>>>>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to