Oso ondo, Asier! Holan egin bihar dok, berbia bete!
Nik Murakamin bat irakorri juat uda honetan (El fin del mundo y un
despiadado país de las
maravillas<http://www.lecturalia.com/libro/35812/el-fin-del-mundo-y-un-despiadado-pais-de-las-maravillas>)
eta itzelezko rollua irudittu jatak. Juan jatak nekan gogua autori hori
irakortzeko. Bat eta nahikua.
Igual desegokixa aukertu najuan,baina....
leire

Asier Sarasua<asara...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2011eko urtren
21a 10:01):

> kaixo,
>
> oin dala 8 hilabeteko Hari bat berreskuratuko dot.
> Orduan, apirilian, galderia egin netsuen: literatura japoniarra
> irakurtzeko aholkurik bai?
>
> Nik galdetu, eta zuek erantzun. Aholku mordua jaso nittuan. Eskerrik
> asko danori.
> Hamentxe orduko hari osua:
> http://www.mail-archive.com/eibartarrak@postaria.com/msg19050.html
>
> Nahiko zintzo bete dittut zuen aholkuak eta, Leire Txargainek
> eskatuta, hamentxe irakurketen komentarixo laburra:
>
> Haruki Murakami aholkatu zestazuen gehixenok eta bere 3 liburu
> irakurri dittut: Gauaren Sakonean, Tokio blues eta Al sur de la
> frontera, al oeste del Sol. Ederrak. Asko gustau jata Murakami.
> Irakurri ahala, gainera, gero eta gehixago. Azkenian, Atxagakin
> gertatzen jatan moduan, irudittu jata parrafo bakotxa eta ixa esaldi
> bakotxa borobil-borobilak dirala. Irakurri dittudan 3 liburuetan
> betiko gai unibertsalak jorratzen dittu (eta gehixenbat, maitasuna,
> sexua, bakardadia eta heriotza), baina oso modu pertsonalian. Estilua,
> ideiak planteatzeko modua, metaforak, elkarrizketak... Hiruren artian
> gehixen Tokio Blues gustau jata. Protagonistia ahaztezina da, Toru
> Watanabe. Uste dot Tokio Blues hortxe geldittuko dala, nere barruan
> betirako. Lizarraldek lagatako beste liburu bat be badakat mesanotxian
> zain: "Sauce ciego, mujer dormida".
>
> Yasunari Kawabata, ostera, ez jata gustau. Bi liburu irakorri dittut:
> Loti ederrak eta País de nieve. Idazle ona da, ez dago dudarik. Eta
> bere liburuetako pasarte batzuk zoragarrixak dira, poesia hutsa.
> Baina, oro har, nere gustorako oso deskribapen luziak dakaz,
> aspergarrixak, eta bere metafora oriental erdimistikuak ez dittut
> ulertu. Bere liburuak amaittu eta pentsau dot: "zer koño kontau nahi
> juan?". Baina bai, pasarte batzuk oso-oso ederrak dira.
>
> Iban Zalduak Natsume Soseki-ren "Botchan" gomendatu zestan. Atzo hasi
> neban. Oindiok ezin larregi esan, baina oso itxura ona dauka. Gustora
> hartu neban, behintzat.
>
> Yukio Mishimaren liburuak be aholkatu zestazuezen. Ez naiz heldu.
>
> 2010ian irakorrittako liburuen zerrendia be laga dot blogian:
>
> http://eibar.org/blogak/sarasua/archive/2011/01/20/2010-urtean-irakurritako-liburuak/
>
> Bueno, Leire: zorrak ordainduta, ezta?
> Parra, orduan. ;-)
>
> Eskerrik asko danori.
>
> asier
>
>
> Asier Sarasua<asara...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2010eko
> apiren 25a 22:00):
> > Sekula ez dot literatura japoniarrik irakorri.
> > Eta zeozer irakortzeko gogua piztu jata.
> >
> > Inork aholkuren bat?
> > Irakorri dozue ezer?
> > Murakami? Kenzaburo Oe? Besterik?
> > Oso raruak? Raroegixak?
> >
> > Eskerrik asko, aldez aurretik.
> >
> > Asier
> >
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to