Osakidetzako Debabarrenako arduraduna elkarrizketatu dute gaur Noticias de
Gipuzkoan. Ospitalaren kontuari helduta bitxia da bere erantzuna. Ez dela
alde ala kontra posizionatuko, ospital berriak lanpostuak eta arreta
handituko lukeela. Benetako premia 20 ohekoa dela, eta hori Mendaroko
ospitala handituz zein ospital berria eginez konpondu daitekeela.

Esaten du ez duela posizionatzen, baina nik esango nuke posizionatu dela.
Mendaroko ospitala handitzeaz esaten dut, zerbitzua hor errazago
"manejatuko" litzatekeela. Eta bukaeran... "Mundu guztiak nahiko luke
jarduera berri bat bere herriarentzat, baina hori ez dago lotuta eskualdeak
daukan beharrarekin. Soldata igotzerik nahi duzun ala ez galdetuko balizute
bezalakoa da hori. Zer esango zenuke? Nik uste dut inbertsioetan
lehentasunak markatu behar dirala, zer esanik ez garaiotan".

http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2013/06/13/vecinos/debabarrena/en-la-comarca-de-debabarrena-hacen-falta-unas-20-camas-para-subagudos-esa-es-la-necesidad-real


-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - o...@dantzan.com
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to