Jode, ni ez nagoela ematen aldeko edo kontrako argumenturik ematen. Aurkitu
dudan Informazioa kontrajartzen nago bakarrik.

Josu, nik ez dakit zer den "Hospital de subagudos" bat, baina txosten
horretan ulertu dudanez, gaur egun horrelako 4 Ospital daude,  Gorliz eta
Santa Marina Bizkaian,  Leza Araban, eta "la Unidad de Gestión Clínica
(UGC) del Hospital Universitario de Donosti", Gipuzkoan.

Galdakao ez da aipatzen.

Bideragarritasun txosten horren arabera, Eibarkoa mota horretako 5.
litzateke, 20. orrialdean datozen 25 herrietako biztanlegoari (180.000 +/-)
mota horretako zerbitzua emateko. Eremu geografikoa:  Debabarrena,
Durangaldeako herri batzuk, Debagoienako herri batzuk, Lea Artibaiko herri
batzuk era Urola erdia +/-

Ez dut oso ondo ulertzen agudos eta subagudos banaketa hori. Antza denez,
"la mejora del sistema requiere de un
modelo de hospitales, los de subagudos, que en coordinación con los médicos
de cabecera y enfermeras de atención primaria respondan a las necesidades
de atención continuada de los pacientes con enfermedades crónicas
complejas." Bada, horrela izango da (edo ez, auskalo)

Bestalde, uste dut berdin diola aixola zaizun edo ez, daukagun sisteman
tokatzen zaizun ospitalera joan behar duzu, bai zuk bai Durangokoek :-)
Seguruenik, Eibartik Galdakao edo Basurto Donostia baino gertuago ditugu,
baina Donostira joan behar dugu ...
Eibarko anbulategiaren inguruko kexa edo galdeketa egiteko Tolosara jo
behar duzu...

Zaintzaren kostean inguruan diozunaren berdina esan dut nik. Atentzioa
deitu zidaten datuak: 822 euro vs 373 euro.
Ez dut ikusi datu gehiagorik. Eta uste dut edozein erabaki hartzeko puntu
garrantzitsua dela. Bat nator zurekin.
Asko ez naiz arduratu, baina informazioa gutxi dagoela iruditzen zait.


Eneko



2013/7/2 Josu Mendicute <josumendic...@gmail.com>

> Gainontzeko ertzetan sartu gabe, herrian ospitalak eta hondartzak nahi
> dugula ulertuta, ospitalaren aldeko bi argumentu potoloenak eman dituzu.
> Biak iruditzen zaizkit hankamotzak:
>
> 1. argumentua: 110 oheren estimazioa. Ez nago ados.
> Estimazio hori lortu ahal izateko bi faktore daude, eta ez dakit egokiak
> diren. 1) Hartutako eremu geografikoa (Durangoko bati zer axola zaio
> Galdakaora edo Eibarrera joan?). 2)  Zein patologiaren zaintza egingo den
> hor (ulertu dudanez, Darpon sailburua ez dago ados aurreko Gobernuaren
> kriterioarekin). Bi faktore horiek ohe-beharren estimazioa aldatu dezakete.
> Bailararen beharretaz ari bagara, bailararen beharrak zaintzuk diren jakin
> beharko dugu, eta 110 ohe ez dira bailarako pertsonen beharrak ezta
> Ospitalaren aldeko txostenen epe luzerako prebisioetan ere. Ala bai?
> Eibarko ospitalera joan beharko liratekeen dozena bat lagun joan dira
> 2012an zehar bailaratik kanpoko ospitaletara!
>
> 2. argumentua: zaintzaren kostua. Azalpenak behar ditut.
> Ni argumentu horren azalpenaren zain nago. Titularra emanda dago baina
> horren garapena nahi dut. Eta hain zuzen, horren aurrean nik honako
> zalantza bat daukat. Ez dakit 822 euro horiek zer diren:
>   a) Mendaron pazienteko bataz besteko kostua.
>   b) Mendaron paziente "subagudo" batek daukan kostua.
> Nago a) dela, eta argumentua erabiltzen ari dela b) balitz bezela. Susmo
> hori daukat. Eta oso bestelakoa litzateke! Izan ere, bataz besteko kostua
> hori bada, esan nahi du paziente merkeak (subagudoak) ospitaletik atera
> bezain pronto, pazienteko bataz besteko kostua biderkatu egingo dela! Inork
> ba al daki erantzuten?
>
>
> josu.
>
>
>
>
>
> Eneko Astigarraga<eastigarr...@codesyntax.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2013 uztaila 2 08:44):
>
> Ertz asko dituen gaia, dirudienez ikusuntu ezberdinetik har daitekeena.
>>
>> Leirekin twitter bidez izaten ditugun eztabaida inposibletariko batean,
>> Ospitalaren bideragarritasun planik inon ez zela egongo esan zidan Leirek.
>> Ezin nuen sinetsi. Bilatu nuen. Badago, Leire :-D
>>
>> Kontrasterako hona hemen.
>>
>> Ospital berri horren Bideragarritasun Planean, datu ezberdinak erabiliz,
>> Ospital horrek hartuko lukeen eremurako, 110 oheko premina kalkultzen dute,
>> behar izanez gero 140raino gehitzeko moduan. Eta ez 20 ohekoa Oierrek
>> aipatutako artikuluan esaten den bezala.
>>
>> Ikus 27. orrialdetik aurrera, 3.3. PREVISIONES SOBRE LA DEMANDA DE USO
>> atalean
>> http://www.osakidetza.euskadi.net/r85-cknoti03/es/contenidos/nota_prensa/
>> prensaosaki264/es_po264/adjuntos/PlanViabilidad.pdf
>>
>> Hori bai, - eta logikoa iruditzen zait-, aurreikuspenak
>> egiteko estimazioak 25 urteko epemuga hartzen dituzte kontutan.
>> Esate baterako gaixo kronikoen aurreikuspenak eta abar, 2040 urteari
>> begira egiten dituzte, ez gaurkoari begira.
>> Beste kontu bat da irtenbide probisionala edo momentuzko beharrak
>> asetzeko nahikoak diren edo ez 20 ohe, ez dakit.(ezta 110 behar diren, egia
>> esan)
>>
>> Bestalde, duela hilebete El Correon elkarrizketatu zuen Julián Pérez-ek,
>> Osakidetzeko zuzendari ohiak, bereizketa handia egiten zuen "agudos" eta
>> "subadgudos" hospitalen artean.
>>
>> Eta zera zioen:
>> Mendaron (hospital de agudos) paziente bakoitzak 822 euro kostatzen duen
>> bitartean, Eibarkoa bezelako baten  (hospital de subagudos) erdia baino
>> gutxiago kostatuko litzatekeela, zehazki 373 euro:
>>
>> http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20130512/guipuzcoa/
>> julian-perez-hospital-eibar-20130512.html
>>
>> Datu hau inportantea iruditu zitzaidan. Mendaron 373 euro kostatuko den
>> zerbitzu bat ematea bideragarria da? Ideiarik ez.
>>
>> Premiak, kosteak, lurren salmentak, kontaminazioa, pressina, ... hertz
>> asko ditu asuntuak. Hasieratik harritu ninduen PSE-PP  itaun politiko
>> orokor batean agertzea Ospital hori  Eibarren egin behar zela.
>>
>> Beste ezer kontutan izan gabe, bada hobe Ospitala eta hondartza herrian
>> izatea, ez izatea baino. Eta espetxea, hilerria eta errauskailua
>> aldamenekoan :-D
>>
>> Eneko
>>
>> 2013/6/14 Oier Araolaza <o...@dantzan.com>
>>
>>> Osakidetzako Debabarrenako arduraduna elkarrizketatu dute gaur Noticias
>>> de Gipuzkoan. Ospitalaren kontuari helduta bitxia da bere erantzuna. Ez
>>> dela alde ala kontra posizionatuko, ospital berriak lanpostuak eta arreta
>>> handituko lukeela. Benetako premia 20 ohekoa dela, eta hori Mendaroko
>>> ospitala handituz zein ospital berria eginez konpondu daitekeela.
>>>
>>
>>
>>
>>
>>>  Esaten du ez duela posizionatzen, baina nik esango nuke posizionatu
>>> dela. Mendaroko ospitala handitzeaz esaten dut, zerbitzua hor errazago
>>> "manejatuko" litzatekeela.
>>>
>>
>>
>>
>>
>>> Eta bukaeran... "Mundu guztiak nahiko luke jarduera berri bat bere
>>> herriarentzat, baina hori ez dago lotuta eskualdeak daukan beharrarekin.
>>> Soldata igotzerik nahi duzun ala ez galdetuko balizute bezalakoa da hori.
>>> Zer esango zenuke? Nik uste dut inbertsioetan lehentasunak markatu behar
>>> dirala, zer esanik ez garaiotan".
>>>
>>>
>>> http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2013/06/13/vecinos/debabarrena/en-la-comarca-de-debabarrena-hacen-falta-unas-20-camas-para-subagudos-esa-es-la-necesidad-real
>>>
>>>
>>> --
>>>
>>> ____________________________________________
>>> Oier Araolaza Arrieta - o...@dantzan.com
>>>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> eibartarrak-requ...@postaria.com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>
>>
>>
>> --
>> Eneko Astigarraga
>> CodeSyntax
>> Azitaingo Industrialdea 3 K
>> E-20600-EIBAR
>> Tel: +34 943 82 17 80
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
Eneko Astigarraga
CodeSyntax
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to