Zerrendakide berria daukagu, Maialen Odriozola, JSM beka jaso duena
Eibar.org aztertzeko. Atzo saiatu zen izena ematen baina gaur arte ez naiz
jarri mandoetan eta horra, beraz, bere aurkezpen mezua. Geroxeago, atzo
bidaltzen saiatu zen beste bi mezu ere pasatuko dizkiot.

Ongi etorri Maialen, hemen parte hartzeko, hona idatzi --->
eibartarrak@postaria.com

------------------------------
Kaixo,


Maialen Odriozola Martija naiz, kazetaria eta zumaiarra. Eibarko Udalak,
Udako Euskal Unibetsitatearen laguntzaz esleitutako Juan San Martin beka
eman berri didate, eibar.org atariaren inguruan aurkeztu nuen
ikerketa-proposamen batengatik.

Proposamen horretan, blogek komunikatzeko tresna gisa duten balioan
sakontzeko nahia agertu dut, zuen blog komunitatean oinarri hartuta.
Horretaz gain, atariaren alderdi guztiak aztertzeko asmoa azaldu dut eta
atal horiek Eibarrekin duten lotura zehaztea ere aurreikusi dut.

Jakinaren gainean egoteko bidaltzen dizuet mezu hau eta bide batez, nire
burua aurkezteko. Gainera, litekeena da zuen lankidetza behar izatea
zenbait momentutan. Beraz, garrantzitsua da niretzat zuen babesa izatea.

Besterik gabe, ondo-ondo segi denok!

Maialen
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to