Ondo etorri, Maialen!

Ui, atzo Elenak esan zeban moduan kuien antzera sentiduko gara ;-) Baiña on
egingo detsu hainbeste hurreratziak? Tira, ganorazko ikerketia egitteko
gure afariren batera (egitten bada, behintzat) etorri biharko zara,
ikusteko eibar.org-kuok benetan jatorrak garala, ez friki bihotz bakuak!
Kontuan izan oin zu gutako bat zarana…

leire


Mikel Iturria<itu...@eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2013 azaroa 30
10:23):

> Ongi etorri, Maialen.
>
> Nahiko lan izango duzu blog komunitatea aztertzen. ;-)
>
> Ea zer argazki ateratzen den.
>
> Iturri
>
>
> At 08:15 30/11/2013, you wrote:
>
>> Zerrendakide berria daukagu, Maialen Odriozola, JSM beka jaso duena
>> Eibar.org aztertzeko. Atzo saiatu zen izena ematen baina gaur arte ez naiz
>> jarri mandoetan eta horra, beraz, bere aurkezpen mezua. Geroxeago, atzo
>> bidaltzen saiatu zen beste bi mezu ere pasatuko dizkiot.
>>
>> Ongi etorri Maialen, hemen parte hartzeko, hona idatzi ---> <mailto:
>> eibartarrak@postaria.com>eibartarrak@postaria.com
>>
>> ------------------------------
>> Kaixo,
>>
>>
>> Maialen Odriozola Martija naiz, kazetaria eta zumaiarra. Eibarko Udalak,
>> Udako Euskal Unibetsitatearen laguntzaz esleitutako Juan San Martin beka
>> eman berri didate, <http://eibar.org>eibar.org atariaren inguruan
>> aurkeztu nuen ikerketa-proposamen batengatik.
>>
>>
>> Proposamen horretan, blogek komunikatzeko tresna gisa duten balioan
>> sakontzeko nahia agertu dut, zuen blog komunitatean oinarri hartuta.
>> Horretaz gain, atariaren alderdi guztiak aztertzeko asmoa azaldu dut eta
>> atal horiek Eibarrekin duten lotura zehaztea ere aurreikusi dut.
>>
>> Jakinaren gainean egoteko bidaltzen dizuet mezu hau eta bide batez, nire
>> burua aurkezteko. Gainera, litekeena da zuen lankidetza behar izatea
>> zenbait momentutan. Beraz, garrantzitsua da niretzat zuen babesa izatea.
>>
>> Besterik gabe, ondo-ondo segi denok!
>>
>> Maialen
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to