Ongi etorri, Maialen.

Nahiko lan izango duzu blog komunitatea aztertzen. ;-)

Ea zer argazki ateratzen den.

Iturri

At 08:15 30/11/2013, you wrote:
Zerrendakide berria daukagu, Maialen Odriozola, JSM beka jaso duena Eibar.org aztertzeko. Atzo saiatu zen izena ematen baina gaur arte ez naiz jarri mandoetan eta horra, beraz, bere aurkezpen mezua. Geroxeago, atzo bidaltzen saiatu zen beste bi mezu ere pasatuko dizkiot.

Ongi etorri Maialen, hemen parte hartzeko, hona idatzi ---> <mailto:eibartarrak@postaria.com>eibartarrak@postaria.com

------------------------------
Kaixo,


Maialen Odriozola Martija naiz, kazetaria eta zumaiarra. Eibarko Udalak, Udako Euskal Unibetsitatearen laguntzaz esleitutako Juan San Martin beka eman berri didate, <http://eibar.org>eibar.org atariaren inguruan aurkeztu nuen ikerketa-proposamen batengatik.

Proposamen horretan, blogek komunikatzeko tresna gisa duten balioan sakontzeko nahia agertu dut, zuen blog komunitatean oinarri hartuta. Horretaz gain, atariaren alderdi guztiak aztertzeko asmoa azaldu dut eta atal horiek Eibarrekin duten lotura zehaztea ere aurreikusi dut.

Jakinaren gainean egoteko bidaltzen dizuet mezu hau eta bide batez, nire burua aurkezteko. Gainera, litekeena da zuen lankidetza behar izatea zenbait momentutan. Beraz, garrantzitsua da niretzat zuen babesa izatea.

Besterik gabe, ondo-ondo segi denok!

Maialen
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.



_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to