Kaixo,

Posta zerrenda honetako kide bilakatu baino lehen Luistxori bidali diot
galdera, baina uste dut onena hemendik bideratzea dela.

Lehenago Luistxok bidali duen nire amaren osaba apaizaren argazkien
artikuluan baserri baten irudiak ageri dira.  Nik uste dut guztien artean
identifikatu
daitekeen kokaleku bakarrenetakoa dela.

*Eskaeratxo bat:*

Zuetako inork jakingo al du zein baserri den hori? Agazkiak Kalamuan edo
Akondian ateratakoak direla esango nuke (Kajoitxurenak ere bertan
ateratakoak dira) baina gustatuko litzaidake mapan zehatzago kokatzea.

Ea zuetako inork laguntzerik duen. Zer esanik ez agertzen diren pertsonak
ezagutzen badituzue...

Asierrek ere bidali dut Eibarko baserrien inguruko liburu baten lotura. Eta
aritu naiz hor begiratzen. Antzekotasun batzuk topatu ditut zenbait
baserrirekin baina, nork daki...

http://egoibarra.com/argitalpenak/eibarko-argitalpenak/eibarko-basarrixak-dabid-arriolan-omenez

Akaso lagungarri izan daiteke jakitea Kalamua eta Akondia inguruetan zein
baserri dauden. Baina ez dakit asko ala gutxi izango ote diren...

Baserriaren ikuspegi zabalena duen argazkia hauxe da:

http://tokitan.tv/wp-content/uploads/2013/06/baserrian_en_el_caserio.jpg

Tira, hortxe erronka polita.

Ongi izan!

-- 
Haritz Rodriguez
//m. (+34) 620 966 213
//p. (+34) 943 900 870
//com: www.blogonbrands.com | www.barkingblogs.com
//blog: www.tokitan.tv | www.monokuloa.com
//twitter: @blogonbrands <http://twitter.com/blogonbrands> |
@tokitan<http://twitter.com/tokitan>
//adress: Mundaiz Bidea 10, 11. atea | 20012 Donostia (Gipuzkoa)
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to