Haritz, aipatzen dozu hor mezu baten aurkitutako argazki bat: "badago beste
bat "Anzuola-Eibar" idatzita duen kamioi batena".
Kuriosidadia piztu jat; zerena zan ba? garaiko transportistia?
Marijo


>Message: 3
>Date: Thu, 16 Jan 2014 09:14:30 +0100
>From: Haritz Rodriguez <har...@transistoria.com>
>To: Eibartarrak zerrenda <eibartarrak@postaria.com>
>Subject: Re: [eibar] Baserri honen izena?
>Message-ID:
        <caksuilwqfwzp2krtwhvrhqvf1cdk8o6twsebv3u4clhyyqm...@mail.gmail.com>
>Content-Type: text/plain; charset="iso-8859-1"
>
>Kaixo Oier!
>
>Mila esker erantzuna eta informazioa bidaltzeagatik.
>
>Egia esatea nahi baduzu, nik Eibarko geografiari buruz ezer gutxi dakit,
>erdi eibartar izendatu nauzuen arren. ;)
>
>Ez dakit ongi zergatik baina etxean Kalamua edo Akondian kokatu izan ditugu
>argazkiak. Akaso Kajoitxurenak ere bertan kokatuak daudelako. Ez dakidana
>da argazki hori hortik gertu ateratakoa ote den.
>
>Erronka zaila da bai. Are gehiago kontuan izanda baserri asko berrituak
>izango direla, diozun bezala.
>
>Laburbilduz: Ez dakit ziur Eibarkoa ote den Baserria... Inguruetakoa izan
>daiteke.
>
>Eta iraulia dagoen ala ez ere ezin jakin (ez dauzkagu negatiboak). Baina
>esango nuke ezetz. Izan ere, badago beste bat "Anzuola-Eibar" idatzita duen
>kamioi batena, eta testua ongi irakur daitekeenez ez dago iraulia. Beraz,
>sistematikoki behintzat ez zituen iraultzen errebelatzerakoan. Baia hori
>ere ezin ziur esan.
>
>Edonola ere, eskerrik asko guztiagatik!
>
>Ongi izan!
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to