Ez, ez da Mundialeko emaitza bat; gaurko Txile-Espainia partiduko gol-txortia.
Euskeriak gaur Eibarren jasotako pasadia da.

2014ko ekainak 18, arratsaldeko 18:15, Ipuruako udal igarilekuan.
Ume eta gazte kuadrillaz beteta.

Euren artian buelta bat emon dot, ia zenbat ete zebizen euskeraz.
Kontuak ataratzia erreza izan da: %0.

27 kuadrilla eta taldetxo, 7-8 urtetik hasi eta 20 urtera
bittartekuak, ikastetxe desberdiñetakuak: BAKAR BAT BEZ EUSKERAZ.
Hutsa, zero.

Esango deste apokaliptiko, ezkor eta katastrofista hutsa naizela.
Horixe izango da.... Edo porterixatik 27 baloiak ataratziak sortutako nekia.

a.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to