2014-06-20 11:05 GMT+02:00 iker <urkizu1...@gmail.com>: > Umien eta bereziki gaztien artian zaila ikusten dot konpontzia. Bereziki > gaztien artian, diglosia egoeran euskeraz kalean erabiltzeko argota sortzia > ezinezkua dan neurrixan. Neretzat hau oso garrantzitsua da. >
nik uste dut gazte euskaldunek badaukatela argota: euskara da argota, euskarazko keinu batzuekin ziprinztintzea berbeta. Horixe da euskaƱola, nire ustez, eta bereizgarri argi bat da, kontraste egiteko, nolabait esateagatik, ez-abertzale edo "kastellanoekin". Bakoitzak badakiela norekin egin dezakeen euskaƱolez eta norekin ez. > Beste gauza bat da ume eta gazte horiek etxian behintzat erabiltzen > badabe, helduak izatian kalian euskaraz natural eittera pasako diran. > Kolonizauan sindromea gainetik kentzen ez dogun bittartian eta > anbulatorixuan edo autobusian heldu euskaldun geixenok > lelengo berbia gaztelaniaz eitten daben bittartian, ez gara/dira eredu > umientzat. Nik uste dot lehenik helduon konportamientua aldatu bihar dala. > Eta hori benetan aldatu leike legiak aldatu barik? Kontzientziatzen > bakarrik? > > Nik uste dut beste marko legal bat behar dela bai. Independentziaren eskutik, hain zuzen. Eta lehenbailehen behar dugula. Kontzientziazioa ere behar da. Edo bere sinonimo bat: militantzia. Euskaraz bizitzeko militantea izan beharra dago, eta nire esperantza gazteekin (ez dakit oso justifikatua) da pertsonak nagusitu egiten direla eta, 17-21 urteen bueltan edo, aukera linguistiko batzuk egitera pasa daitekeela (nik uste dut gertatzen dela), zentzu politiko batean ere bai. -- Luistxo
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: eibartarrak-requ...@postaria.com izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.