Asteburu goizetako Euskadi Irratiko programa da Amarauna. Urte batzuk dira
Blogariak Amaraunean tartea egiten dutela hor blogari batzuek, txandaka,
hiru hirukote domekaz domeka...

Oker ez banago Mikel Iturria hasieratik izan da partaide, Eibar.org-eko
blog komunitateren ordezkari (bueno, bere buruaren ordezkari, baina tira,
esateko modu bat da). Azken tarte honetan Maite Goñi eta Gorka Julio
'Teketen'-ekin zebilen. Jakinarazi zidaten duela egun batzuk Iturrik utzi
egingo zuela, eta ea nik hartuko ote nuen bere lekua... Baietz erantzun
nien, eta domeka honetan izango dut estreinaldia Teketen eta Goñirekin,
12.00ak aldera Euskadi Irratian.

Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to