Blogarien tartea bera ere erreleboa izan zen berez, memoria ondo baldin
badaukat. Joxe Aranzabalek 8. probintzia tartea zeukan Euskadi Irratian,
eta 2008ko udan, berari oporrak emateko-edo, blogari batzuk aritu ginen
tertulian.

Ordutik hona mantendu da saioa. Iturrik jarraikortasuna izan du (oker ez
banago urte guzti hauetan ibili da fin-fin), baina ez da izan zerrendakide
bakarra. Leire Narbaizak ere parte hartu izan zuen, oker ez banago, eta
baita nik neuk ere hainbat urtez.

Ziur nago Luistxok asko aportatuko diola saioari. Gurú bat izateaz gain,
daukan izaerak bizitasuna emango dio, seguru... aupa, Luistxo!

j.

Leire Abanzabalegi<aban...@hotmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
urtarrilak 14 12:41):

> Animo Luistxo, normalean entzuten dot saiua ta oinguan atentzio gehixokin!!
>
> Leire A.
>
> ------------------------------
> Date: Wed, 14 Jan 2015 12:38:55 +0100
> From: luis...@eibar.org
> To: eibartarrak@postaria.com
> Subject: [eibar] Blogariak Amaraunean, Eibar.org-eko erreleboa
>
> Asteburu goizetako Euskadi Irratiko programa da Amarauna. Urte batzuk dira
> Blogariak Amaraunean tartea egiten dutela hor blogari batzuek, txandaka,
> hiru hirukote domekaz domeka...
>
> Oker ez banago Mikel Iturria hasieratik izan da partaide, Eibar.org-eko
> blog komunitateren ordezkari (bueno, bere buruaren ordezkari, baina tira,
> esateko modu bat da). Azken tarte honetan Maite Goñi eta Gorka Julio
> 'Teketen'-ekin zebilen. Jakinarazi zidaten duela egun batzuk Iturrik utzi
> egingo zuela, eta ea nik hartuko ote nuen bere lekua... Baietz erantzun
> nien, eta domeka honetan izango dut estreinaldia Teketen eta Goñirekin,
> 12.00ak aldera Euskadi Irratian.
>
> Luistxo
>
> _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali
> mezua hona: eibartarrak-requ...@postaria.com izenburuan jarriz
> 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua
> jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to